Sustatu logoa Teknologia albisteak

Txosten berri aipagarria Iruña-Veleiako ostrakei buruz

Juan Inazio Hartsuaga
2011-10-30 11:10

Ostrakak agertu zirenean izugarri poztu nintzen; gero, adituen txostenak irakurri nituenean zeharo konbentzturik geratu nintzen, han esaten ziren hainbat gauza bueltarik gabekoak zirelakoan, iruzur galanta izan zela guztia; eta orain berriz, artikulu hau irakurri ondoren, zinez ez dakit zer pentsatu behar dudan.

Artikuluaren maila ikusita, gutxienez adituen aldetik erantzun bat eskatzen duela iritziko nioke. Eta dena den, bat nator artikulugilearekin, amaiera gisa gai hau ongi itxi behar dela dioenean. Izan ere, badirudi erakundeek iruzurraren hipotesia arinegi hobetsi, eta hain erabaki larria hartzeko beharko liratekeen froga zientifikoak eta aditu batzorde benetan independienteen txosten teknikoak egiteke daudela oraindik.

Artikulua, esteka honetan dago irakurgai: http://euskalherria.indymedia.org/media/2011/10//77590.pdf

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu