Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskara Bilboren hiri-eraldaketan, hitzaldia

Galder Unzaluk hitzaldia emango du Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargoan urriaren 26an, asteazkenean, 19:00etan. Hitzaldiaren izenburua: Sugea dantzan, She's in fashion-etik Bilbao Euskaraz-era. Saiakera-lan horrekin 2. saria lortu zuen Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu sarietan.

Bilboren hiri-eraldaketan aplikatzen ari den eredua antolaketa espazialerako posibilitate guztien artean bat gehiago baino ez dela eta horrek barneratzen duen espazio publikoa ulertzeko kontzeptualizazio zehatzean sakontzea da asmoa. Eta hortik abiatuta, hiri-eraldaketaren burmuin instituzionalak bere baitan hizkuntza-arrazionalitate bat txertaturik ote duen aztertu nahi da. Euskarari, asignazio sinboliko eta funtzionalez gain, asignazio espazialak ere egiten zaizkio, beti ere hiriaren gune zentralak ukitu gabe.

Hiri imaginarioan elkar eragiten identifikatu ditzakegun hiru diskurtso - ikuspegiak sailkatu eta horiek Bilbora etorri berri direnengan (azken 10 urteetan etorritako 11 lagun, euskaldunak eta ez-euskaldunak) duten islan ezarri da arreta, Bilbok hiritarrengan proiektatzen dituen mezuak eurengan kutsatugabeago aurkituko ditugulakoan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu