Komunikazio korporatiboaren hizkuntza politika
Honakoa proposamen irekia da, eta seguruenik ez du balio edozein enpresa edo erakunderentzako. Eredu proposamen bat besterik ez da. Ez naiz hizkuntz normalizazioan aditu, jakina, baina hauek izan dira erabilitako irizpideak proposamena osatzeko: hizkuntz normalizazioa, komunikazioa eta eraginkortasuna. Proposamenak graduak onartzen ditu, noski, baina ez proposamena bera desitxuratzeraino. Proposamenak eztabaida desorekatzeko/reekilibratzeko asmoa ere badu.
Prentsaurrekoak: euskara hutsez. Galdera-erantzunak galdera formulatu den hizkuntzan.
Prentsa-oharrak: euskara hutsez.
Prentsa-deialdiak: euskara hutsez.
Elkarrizketak:
- analogikoak idatziz: hemengo medioei euskara hutsez. Kanpokoei bere hizkuntzan, elkarrizketatuak horretarako aukera badu; bestela, euskaraz etxeko itzultzaile batekin. Kanpokoa izanda Euskal Herrian ordezkaritza badu, orduan euskara hutsez.
- digitalak idatziz: galderaren hizkuntzaren arabera.
- kamara aurrean zuzenean: medioak nahi duen hizkuntzan.
- kamara aurrean ez zuzenean: euskaraz, salbuespenak salbuespen.
Sare sozialak: oro har, hizkuntza bakoitzak bere kanala.
Webgune korporatiboa: eduki estatikoak lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Eduki dinamikoak gutxienez euskaraz eta gaztelaniaz/frantsesez. Sare sozialetan eta emailaren bidez egindako kanpainen kasuan, hizkuntza bakoitzak bere landing page-a izango du.
Barne aldizkaria: euskara hutsez langileen elebitasun-tasa %70tik gorakoa bada. Zalantzak hemen...
Zirkularrak: euskara hutsez.
Intraneta: euskara hutsez.
Kanpo aldizkaria eta katalogoa: xede-taldearen araberako hizkuntza erabiliko da. Hizkuntza segmentazio-irizpide garrantzitsua denean, orduan xede-talde bakoitzari bere hizkuntzan idatzitako aldizkaria helaraziko zaio. Ez da aldizkari elebidunik egingo. Banaketa arazoengatik aldizkari elebiduna egitea beste aukerarik ez badago, hankazgorako ereduari jarraituko zaio, ez parez pareko zutabeen edo leihoen ereduari.
Kartelak eta eskuorriak: elebakarrak izango dira, inoiz ez elebidunak. Kanpainak, ordea, elebiduna izan behar du.
Merchandisina: euskarriak elebakarrak izango dira. Ahal den guztietan euskara hutsez.
Papeleria: ohikoa euskara hutsez. Berezia, dagokion hizkuntzan edo elebiz, hierarkia baten barruan.
Erantzunak kargatzen...