Egun Euskal Herriak bizi duen ukazioa indartzen dute egutegi inposatuek, zentzu horretan aurten lehenengoz ospatuko dute urriaren 25a.
Egun Euskal Herri osoan frantziar zein espainiar egutegiak dira gure bizi erritmoa, lan eta klase egunak edo eta jai egunak markatzen dizkigutenak. Naziotasun arrotzen baitan antolatzen diren egutegiak, bi helburu nagusirekin: alde batetik, naziotasun sentimendu arrotzak errotzeko; eta bestetik, gure herriaren ukazioan urratsak emateko asmoa. Horren adibide dira, egun estatuek inposatuta Euskal Herriko egutegian gorriz markatuak ageri zaizkigun egunak:
Ikusi bezala, egun guzti hauek Estatu arrotzen historia markatzen duten datak dira, botere eta indar erakustaldi nabarmenak, naziotasun arrotzen gaineko sentimendua errotzea bilatzen dutenak.
Bide honetan ordea, dagoeneko Euskal Herriak bizi duen zatiketa eta nazio eskubideen urraketan urrats berri bat eman zuten 2009an. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko zatiketa administratiboan sakondu asmoz, urriaren 25a Gernikako Estatutuaren eguna izendatu baitzuten, jai egun ofizial bilakatuz.
Egun honetan ospatu asmo dena, 1979an aitortutako Gernikako Estatutua da. Estatutu honek Euskadiko Autonomia Erkidegoa eratu zuen lege organikoa da, nolabaiteko autonomia emanez Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lurraldeei, autonomia bat benetan erabat betetzera iritsi ez dena. Lege honen oinarria ordea, garaiko mugimendu abertzaleak lasaitu asmoz nazio aldarrikapenak baretzeko helburuan zetzan, Euskal Herria bera autonomia ezberdinetan zatikatu eta nazio eskubideen aurkako zapalkuntzan urrats bat gehiago delarik.
Aurtengo ikasturtean ezartzen da lehenengoz urriaren 25a jai egun bezala, eta beraz, beharrezko iksuten dugu tratamendu berezi bat ematea eta inposaketa honen aurrean erantzutea, herri oso bat egiten dioten eraso berri bat baita hau.
Informazio gehiago, BaiEuskalHerriari.org
Neuri ere goiko festa-egun horiek arrotz egiten zaizkit, baina beste asko ere bai. Kutsu kristaua hartu duten festa-egun horiekin ere zerbait egin beharko da, ezta?