Obabakoak, oraingoan koreeraz
Pasa den abuztuan ikusi du argia Obabakoak eleberriaren azken edizioak. Oraingoan koreeraz argitaratu da. Dagoeneko 24 hizkuntzatan irakur daiteke Atxagaren liburua.
Atxaga.org webgunean iragarri dutenez, "Obabakoak" liburu ezagunaren beste edizio batek ikusi du argia uda honetan, oraingo honetan koreeraz.
Hyundae Munhak argitaletxe korearrak kaleratu du (fitxa korearra ikusi nahi baduzue, jo helbide honetara).
Hego Korean argitaratu den edizio berri honekin, dagoeneko 24 hizkuntzatan irakurri daiteke Obabakoak, besteak beste, japonieraz, arabieraz, albanieraz, grezieraz, serbo-kroazieraz, nederlanderaz, polonieraz, hebraieraz, danieraz... Laster, gainera, beste bat ere gehituko da zerrendara, urrirako espero baita errusierazko edizioa.
Orain arteko argitalpen guztien azalak Atxaga.org webgunean ikus daitezke, herrialde bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunetara egokitutako edizioak.

Argazkiak.org | Obabakoak (B. Atxaga), azalak © cc-by-sa: sustatu
Erantzunak kargatzen...