Telefono mugikorretako sistema eragileak euskaratzearen inguruan
Telefono mugikorren sistema eragileak euskaratzeren inguruan gestio desberdinak egiteko asmoa iragarri zuen duela hilabete batzuk Jaurlaritzak, eta EAJren galdera zen, beraz, zein izan dira gestio horiek, eta nolakoak izan diren kontaktaturiko enpresen erantzunak.
Jarraian, Blanca Urgellek emandako azalpena
************
Aurreko erantzun batean esan genuen bezala, Google-ri galdetu genion Android euskaratzeko abian jarri behar zuten proiektu pilotuaren gainean. Erantzun ez dutenez, abuztuaren 18an berriro idatzi genien horri buruzko informazioa eskaturik. Beraz, espero dugu irailean beren berri izatea.
Esan behar dugu Google bere kasa ari dela hainbat ekimen aurrera eramaten euskara bere produktuetan sartzeko: bilatzailean bilaketa aurreratua euskaraz egiteko aukera garatu zuten, http://www.google.es/advanced_search?hl=eu (aurkitutako akatsen baten berri ere eman diegu) batetik, eta, bestetik, interfazea euskaraz izanda, Google Maps-en bilaketak eginez gero, nabigazioa euskaraz egiten da orain: http://maps.google.es/maps?hl=eu&tab=wl
Apple enpresari dagokionez, benetan zailtasunak daude enpresa horrekin kontaktatzeko http://multiapple.com/goal-of-petition.html. Dena den, gutuna bidali zaie abuztuaren 23an eta espero dugu irailean ere beren berri izatea.
Microsoft-en Windows Mobile-ri dagokionez, gauzak ez dira aldatu eta, produktu berriak euskarara lokalizatu badituzte ere, Windows Mobile-ren kasuan, oraingoz ez dute ikusten negozio-bolumen handirik hori gauzatu ahal izateko.
*************
Blanca Urgellek aipatutako Googleren bilaketa aurreratuaren interfazean ez da ageri euskara une honetan. Udan zehar agertu izan bada, ez dugu jakin. Euskarazko orrien detekzioa egiteko gauza bada Google, dena den.
Galde-erantzun orijinalak, hemen, PDF Formatuetan:
Erantzunak kargatzen...