Duela egin batzuk UEMAk aurkeztutako Lurralde Estrategiak "babes eta sustapen bereziko eremu bat definitzea proposatzen du". Estrategia dokumentuak "bost irizpide, mapa bat eta hiru norabide" aurkezten ditu, baina mapa ez da oraingoz marrazketa kartografiko bat... Aldiz, lurgune terminoari ematen zaio garrantzia: Arnasgune hitz hedatuagoa baino, eremu administratibo zeharzekin lotutako terminoa, UEMAk urteetan erabili duena, baina erakunde honetatik kanpo asko hedatu ez dena.
Dokumentuak berak azpimarratzen duenez, "UEMAk bere sorreratik erabili izan du 'lurgune euskalduna' terminoa, gehienetan udalerri euskaldunen eremuari buruz aritzeko. Dokumentu honetan, ordea, adiera zabalagoa eta oraingoz zehaztu gabekoagoa emango diogu terminoari. Lurgune euskaldunak arnasgune guztiak bilduko lituzke, eta baita udalerri euskaldun guztiak ere. Baliteke, ordea, horiez gain, beste udalerri batzuk ere barnebiltzea lurgune euskaldunak. Lurgune hori zehaztea, zein eskualde eta udalerrik osatzen duten, alegia, orain hasten dugun prozesuan landu eta adostu beharreko alderdi garrantzitsuetako bat".
Estrategia bost irizpidetan zentratu du UEMAk. Hona lehen biak:
Eta ondoren datoz lurgune euskaldunenari erreferentziak:
Hortaz, lurgune euskaldunena "babes eta sustapen bereziko eremu bat" izatea eskatzen du UEMAk. "Eremu horrek lurgune euskalduna zehaztu beharko luke lehenik, bilatuz epe ertain-luzera euskara nagusi izango den lurralde geografikoki jarraitu, demografikoki ohargarri eta soziolinguistikoki sendoa eraikitzea. "
Estrategia dokumentuak eta haren atalekin sortu duten azpiwebgunean mapa aipatzen da, baina atala testuala da oraingoz. Eremu hori legez zehaztea komeni dela uste du UEMAk, eta dio aukera bat litzatekeela "lurralde osoa bere baitan hartuko lukeen legezko eremu-sailkapen linguistiko bat lantzea".
Eta tira, lurgune euskaldunenean eragiteko hiru norabide ere proposatu ditu UEMAk Lurralde Estrategia hobnetan:
Dokumentu eta hausnarketa interesgarri hau hemen duzue.
Erantzun
Sartu