Zeintzuk dira herritarren gehiengoak immigrazioa arazo-iturri moduan ikusteko arrazoiak?
EMUNek antolatuta irailaren 20an, asteartea, Gasteizko Goiuri- Villasuso jauregian; egingo den Kulturartekotasuna: herria, hizkuntza eta hezkuntza jardunaldian landuko den gaietako bat da hau, beste batzuen artean: Zeintzuk dira herritarren gehiengoak immigrazioa arazo- iturri moduan ikusteko arrazoiak? Zergatik adierazten dituzte herritarrek kezka hauek? Zer esanahi dute? Ze ondorio atera dezakegu hemendik?
Hau izango da Xavier Casademontek (Garrotxa eskualdeko hiritartasun eta immigrazio arloko arduraduna) gidatuko duen tailerrean landuko den gaia. Errealitate hau azaltzeko elementu batzuk aurkeztuko ditu eta profesionalei komunikazioaren eta pertzepzioen gaia euren lan- agendetan sartzeko baliabideak emango dizkie. Kasu praktiko batetik abiatuta, taldeka lan egingo da pertzepzioen kudeaketa- politikak eta komunikazioa sustatzeko eskuhartze posible batzuk topatzeko.
Immigrazioaren fenomenoarekin eta honek dakarzkigun erronka berriekin lotura zuzena duten lanpostuetan lanean ari diren pertsonak elkartzea da jardunaldi honen helburua: eskoletako irakasleak, udaletako immigrazio teknikariak eta udaletako euskara teknikariak. Bertan emango diren ponentzia laburretan eta adituek gidatutako tailer praktikoetan eguneroko lanerako baliagarriak izan daitezkeen lan ildoak zehazten saiatuko gara.
Egitaraua
09:00- 09:15 Aurkezpena
09:15- 10:30 Ponentziak
Xavier Casademont (Garrotxa eskualdeko immigrazio eta hiritartasun arloko arduraduna)
"La gestión de las percepciones y la comunicación sobre la inmigración"
Carmen Perez (Plataforma per la Llengua kidea)
"La lengua como factor de integración de la población inmigrada. Su papel para eliminar etiquetas y prejuicios".
Jose Manuel Palacios (Gasteizko Berritzegunea)
*Zenbait apunte aniztasun kulturalaz gure eskolan*
10:30- 10:45 Atsedena (Kafea)
10:45- 12:15 Tailerrak
IMMIGRAZIO TEKNIKARIei bideratuta- Xevi Casademont
"Herramientas y acciones prácticas sobre la gestión de las percepciones sobre la inmigración"
EUSKARA TEKINIKARIei bideratuta- Carmen Perez
"Gestión de las lenguas en una sociedad multilingüe".
IRAKASLEei bideratuta- Jose Manuel Palacios
*(Nola) Landu daiteke arlo bat ikasleek ez badituzte eskolako hizkuntza/k menperatzen?*
12:15- 12:45 LUNTXA
12:45- 13:15 Mario Humberto Calixto
*Etorkin kolonbiar baten bizipenak Euskal Herrian*
13:15-14:15 Oriol Amorosen hitzaldia (Kataluiniako immigrazio idazkari- ohia-ERC)
Jardunaldi honetan izena eman nahi baduzu, egin klik hemen
Jardunaldiari buruzko informazio gehiago hemen topatuko duzu: www.immigrazioa.com
Zalantzarik izanez gero idatzi hona: immigrazioa@emun.com
Erantzunak kargatzen...