Hizkuntzen arteko WWW-ko loturak aztertu ditu Googlek
Bi grafiko desberdinetan erakusten dira datuak.
Batean, ingelesarekin dagoen harremana, duda barik horixe baita Interneteko hizkuntza zentrala, eta gainerako guztiek dituzte (praktikan) harenganako loturak.

Argazkiak.org | Ingelesera doazen estekak © cc-by-sa: sustatu
Beste grafikoak erakusten du ingelesa ekuaziotik kenduta geratzen dena.

Argazkiak.org | Hizkuntzen arteko estekak Google © cc-by-sa: sustatu
Euskararen kasuan, hauek dira kopuruak:
- Gaztelania: %25
- Ingelesa: %24
- Frantsesa: %2
Googlek beste datu bat ere aztertu du grafiko batean, hizkuntza introbertsioa eta irudian ez da ageri euskara, baina %50 baino txikiagoa den introbertsio maila batean legokeela uste dugu. Hau da, esteken erdiak baino gutxixeago dira euskarazko beste eduki batzuetara.
Katalanaren kasuan, introbertsioa apur bat handiagoa da: esteka gutxiago eskaintzen dituzte beste hizkuntza batzuetara:
- Gaztelania: %22
- Ingelesa: %18
- Frantsesa: %1
Espainolaren kasuan, kanporako esteketan ez da ageri inori ematen dioten estekarik, ez bada ingelesera: %25 kasu horretan. Beste grafiko bat ere badago, non, portzentaia absolutoetatik haratago, estatistikoki "espero ez diren loturak" aztertu dituzten. Kasu horretan, nonbait ikusten da gaztelaniarekin eta galizierarekin espero ez den lotura baino handiagoa daukala euskarak. Grafiko honek, era berean, hobeto adierazten du Asiako hizkuntzen egoera, adibidez.
Azterketarako, hizkuntza bakoitzaren orrialde eta esteka kopuru absolutoak ere aztertu dituztela ematen du, artikulua irakurrita. Baina ez dituzte datu horiek jakinarazi. Interesgarria izango da datua eskuratzea, eta egileekin kontaktuan jartzen saiatuko gara.
Erantzunak kargatzen...