Google Translate blog honetan aplikatuta
Joxe Rojasi ikusi diogu Teknopata bere blogean. Blogeko edukiak klik batean itzultzeko aukera ematen duen Google Translate-ren widgeta, kasu hartan Wordpress-erako egokitua (Teknopata blogaren azpiegitura horixe baita). Antzeko zerbitzua, dena den, ezarri daiteke Wordpress ez den beste webgune batean, eta aproba egin dugu Sustatun bertan.

Eskuineko zutabean, Facebook-eko blokearen gainean daukazue jarrita aukera. Hizkuntza multzo osoan eman beharrean aukerak, utzi ditugu hiru hizkuntzatan: gaztelania, frantsesa, ingelesa.
Google Translate-k eskaintzen duen tresna honekin egin dugu.
Hala ere, tresnaren parametro eskuz aldatu behar izan dugu. Izan ere, widget-a konfiguratzeko aukeretan, ez da ageri jatorrizko hizkuntza gisa euskara markatzeko aukerarik, irudiak erakusten duen bezala.
Hori gertatzen da Google Translate-ren hizkuntza sailkapenean euskara Beta multzoan dagoela (kalitatez itzulpen automatikoa kaskarragoa dela onartzen dute horrela). Hala ere, irudiak erakusten duena egin dugu, ingelesa aukeratu, eta ondoren, kodea eskuratu dugunean agertu zaigunean en parametroa (ingelesarena) aldatu egin dugu euskarara (eu). Honela:
pageLanguage: 'en', --> pageLanguage: 'eu',
Beraz, hortxe utziko dugu eskuinean aukera hau. Artikulu honetan, eta gainerako guztietan funtzionatzen du jada, eta Sustatuko azalean ere bai. Ezertarako balio ote du? Joxe Rojasek uste du baietz:
Sekulako aukera iruditzen zait euskarazko blogei ikusgarritasun handiagoa emateko, eta hori dela eta ikusi bezain pronto txertatu dut hemen, eskumatara duzuen barran. Badakit itzulpenak ez direla beste munduko ezer, baina aizue, nonbaitetik hasi behar da, ezta? Pentsatzen dut plugin hau erabiltzea aukera paregabea dela aldi berean Googleren itzultzaile automatikoa euskarazko testuz elikatzeko, aparteko esfortzurik gabe eta itzulpen horiek hobetuz.
Erantzunak kargatzen...