Babesaren truke 39 afiliatu entxufatzeko eskatu zion EBk EAJri, Agirreren esanetan
Aipu batzuk ekarri ditugu hona:
Lotsagabekeria politikoa da EBk "desberdintasun programatikoak" jartzea desadostasunerako aitzaki gisa.
Iñaki Gerenabarrena, EAJren Araba Buru Batzarraren presidentea:
EAJ ez da lana eskaintzeko agentzia bat.
Ramiro Gonzalez, EAJren bozeramailea Arabako Batzar Nagusietan:
EAJk ez zion inori lanposturik eskainiko, ezta inoren arazo ekonomikoak konponduko. Eta hor bukatu ziren negoziazioak.
Xabier Agirreren hitzak transkribatu ditu Lander Arbelaitzek Argian:
Ezker Batuak eskatu zigun Arriaga Antzokian edo Euskaldunan norbait sartzea. Baita 600.000 euroko kreditu bat ere lortzea, nahiz eta zuek ez garantiarik izan hori lortzeko. Egitan diozu programa ezberdintasuna dela Jose Navas Vital Kutxanko administrazio kontseiluan sartzea? Ezberdintasun programatikoa al da guk gobernatzen bagenuen Ezker Batuko hiru aholkulari sartu behar genituela? Ezberdintasun progrmatikoa al da 2012ko aurrekoentuetan 300.000 euro zuen esku egon behar zirela nahi zenituzten proiektuei dirulaguntzak emateko?
Mertxe Etxezarreta Ezker Batuako ordezkariak esan duenez epailearengana joateko aukera aztertuko dute. Bestalde, Bildu eta PSErekin batera ezkerreko gobernua egiteko proposamena egin du EBk. Bilduko Gorka Ortiz de Gineak berriz, EBri aurpegiratu dio "Europako eskuin ozpinduenari" Gobernura iristeko bidea ireki izana.
Informazio gehiago:
Javier de Andres (PP), Ahaldun Nagusi berria
Bozketa bi aldiz egin behar izan dute: lehen bozketan 25 boto izan ditu Javier de Andres hautagaiak, 24 Xabier Agirre jeltzaleak eta 2 Ezker Batua alderdiko Nerea Galvez hautagaiak. Ahaldun Nagusia lehen bozketan izendatzeko derrigorrezkoa da gehiengo osoa (erdia + 1), eta inork lortu ez duenez, bigarren bozketa egin dute.
Bigarren bozketa horretan lehen bozketako emaitzak errepikatu dira: 25 PPk, 24 EAJk, 2 EBk. Nerea Galvezek Ezker Batuaren botoak lortu ditu, EAJ eta Bildurenak Xabier Agirrek, eta PP eta PSErenak Javier de Andresek.
Erantzunak kargatzen...