Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nahieran, "Bazen garaia?"

Patxitrapero
2011-05-25 10:05

Erreala bigarren mailara jeistekotan egon zen larunbatean, eta errepikatzeko arriskuan, azken urteotan ia-ia klasiko bihurtu zen lerroburua Gipuzkoako hedabideetan: “Nadar para morir en la orilla” “Igeri egin, itsasbazterrean hiltzeko”. Beste esaera bat dago Euskal-Herrian, Euskal-Herri digitalean behintzat bai, hau ere, ia-ia klasiko bihurtzeko bidean dagoena: “trena galdu dugu”.

Larunbatean Erreala bigarren mailara jetsi zitekeen, eta errepika egin zitekeen azken urteotan ia-ia klasiko bihurtu den lerroburua gure hedabideetan: “Nadar para morir en la orilla” “Igeri egin, itsasbazterrean hiltzeko”.

Beste esaera bat dago Euskal-Herrian, Euskal-Herri digitalean behintzat bai, hau ere, ia-ia klasiko bihurtzeko bidean dagoena: “trena galdu dugu”.

____

Nahieran jaio da, eta euskal blogari batzuk aztertu egin dute:

Bik behintzat, Joxe teknopatak, eta Iban Aranzabalek, esan dute: “bazen garaia”.

Eta horixe da nik, Nahieran ezagututakoan, pentsatu nuena. Bazen garaia. Emozionatu egin nau egitasmoak, baina aldi berean zapuztuta sentitu naiz.

Gari Araolazak, duela bost urte ( bost urte! Erraz esaten da), esan zuen teknikoki posible zela telebistako edukien gordailu bat egitea interneten.

Duela bost urte pasa zen tren hori?

Mezu honen helburua lehenago zergaitik ez den egin ulertzeko dei bat da. Aztertzeko eta ondorioak ateratzeko, zergaitik ibili garen berandu, - berandu ibili bagara behintzat – .

Nik behintzat oso komenigarria ikusten dut holako analisi bat egitea, etorkizunean beste tren batzuk gal ez ditzagun.

A! Eta aupa erreala (itsasbazterreko metafora horrek Gipuzkoarroi urtero egiten zigun kaltea!)

_____

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu