Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hizkuntzen berreskurapenerako aditu titulua, Garabide Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta

Garabide Elkartea
2011-05-26 11:05

Uda bitartean, 20 partaiderekin ari da garatzen Hizkuntzen Berreskurapenerako Aditu titulua Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean.


Ikasleak, maiatzaren 10ean masterreko lehen moduloren baitan, Juan Carlos Moreno hizkuntzalariarekin.

Mexiko, Ekuador, Kolonbia, Guatemala, Bolibia eta Wallmapuko (nazio maputxea) partaideez osatu da, ikasle taldea. Euretariko batzuk aurretik Garabidek antolaturiko Truke Programetan parte hartutako kideak dira eta beste batzuk berriz lehen aldiz etorri dira Euskal Herrira.

Hiru hilabetez hizkuntza gutxituen berreskurapenerako arlo desberdinetan garatu daitezkeen ekintzak aztertuko dituzte, ardatz moduan euskararekin jarraitu dugun ibilbidea hartuta.

Garabide Elkartearen webgunean astero argitaratzen ari gara Aditu Tituluari buruzko kronika.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu