Berrian irakurri genuen Twittereko erabiltzaile eraginkorrenak zeintzuk ziren. Gaur, Josu Azpillagaren bidez jakin dugu zeintzuk diren Twitterreko euskaldun eraginkorrenak. Efektibotasuna neurtzeko orduan kontuan izan dute erabiltzaile horien postak zenbat zabaldu diren, hau da, zenbat retuiteo izan duten. Honen bidez sareko erreputazioa neurtzen dute.
Aurreko astean EHUk on line erreputazioari buruz antolatu zuen jardunaldira joan ginen: Komunika 2011. Bertan hainbat hizlari interesgarri bildu ziren: Igor San Román, Orreaga Aranburu, Miguel del Fresno, Carmen Pons eta Manuela Battaglini. Guztiak, enpresa edo instituzioen on line erreputazioaren inguruan mintzatu ziren. Horren ildotik, denek sare sozialetan egoteko presentzia beharrezkoa zela aitortu zuten eta honek, lanbide berri baten sorrera markatzen duela aipatu zuten: Community manager-a.
Igor San Románek Euskal Herriko online erreputazioaren egoera azaldu zuen. Hiru adibide garbi eman zituen on line erreputazioaren inguruan. Lehendabizi, Athletic futbol taldearen egoera aztertu zuen. Bere esanetan, erakunde hau ez dago sare sozialetan eta gainera ez du uste egoteko asmorik duenik ere. Bigarren adibide moduan Eusko Jaurlaritza jarri zuen. Kasu honetan, boterearen garrantzia aipatu zuen. Izan ere, erakunde boteretsua izaki, sare sozialetan presentziarik behar ez duela dirudi... Azkenik, sare sozialetan lan ona egiten duen enpresaren adibidea eman zuen; EITB. Izan ere, parte hartzea sustatzen dute euren webgunean eta sare sozialetan marka sendoa finkatu dute.
On line erreputazioa marka baten prestigioa dela azaldu zuen San Románek. Hau kontrolatzeko gure markaz esaten dena lokalizatu behar da tresna egokiak erabiliz. Hala nola, google alerts, technorati, google blogs, bilatzaile sozialak eta foroen bidez. Garrantzitsuena hala ere, parte hartzea da. Enpresek eta erakundeek interaktibitatea landu behar dute. Nola? Blogetan iruzkinak eginez, edukiak editatuz eta sare sozialetan komunikazioa landuz.
Orreaga Aranburu Overalia-ko Social Media Analyst-a da. Bere jarduna monitorizazioaren ingurukoa izan zen. Monitorizatzea enpresa edo erakundearen izena sarean bilatzea da. Hau da, norberak bere inguruan esaten dena ezagutzea. Horretarako, hainbat irizpide eman zituen. Zer monitorizatu behar da?
Bi hitzaldien ondorioa atera genuen: erreputazioaren azterketa, erakundearen zaintza konpetitiboaren zati bat da.
Orreagak aipatzen duen ildotik, gaiarekin jarraituz, bigarren mezua Inguma blogean Eraginkorra al zara sarean? Sentimenduak, ironia monitorizatzeko ez dago tresna egokirik. Pertsonak beharrezkoak dira