Sustatu logoa Teknologia albisteak

Osakidetzaren webgune berriak euskaldunak iraintzen ditu

Unai
2011-04-05 11:04

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo aurkeztu zuen Osakidetzaren webgune berria. Euskarazko atala iraingarria da euskaraz irakurtzen dakien edonorentzat, lehen orrian bertan bost akats nabarmen topatu baitaitezke. Suposatzen da orri hori ez duela euskaldun normal batek testeatu, Eusko Jaurlaritzari bost axola zaio edukiak euskaraz ondo dauden ala ez. Osakidetza erantzuten zaitu, informativoak, gaztelerazko zatiak... Iraingarria. Oraindik ere entzun beharko dugu Osakidetzak "mediku onak behar ditu, ez euskaldunak" eta "euskarak diskriminatu egiten du" bezalako perlak.


Argazkiak.org | Osakidetza berria © cc-by-sa: herri.admin

Atari berriko azalean ikusten dena handituta, horra akatsen katalogo bat:


Argazkiak.org | Osakidetza masai ikastaroa © cc-by-sa: herri.admin


Argazkiak.org | Osakidetza masai ikastaroa © cc-by-sa: herri.admin

Baina hau ez da PSOEren Eusko Jaurlaritzak Interneten euskararen aurka egiten duen lehen aldia. Sustatun bertan aipatu zen Irekiaren webgunean zeuden akatsak.

Beste adibide batzuk

Erosketa Aktiborako Q Plana kanpaina atera zuten orain gutxi. Webgunearen helbidea gazteleraz, Planaqtiva.com) da, euskarari jaramonik ez, eta nabigatzailea euskaraz konfiguratuta eduki arren zuzenean beti gaztelerazko bertsioara doa. Webgune honek sare sozialekin lotura du, Facebooken ere sarrera gehienak gazteleraz dira eta erderaz aritzen direnean herrien izen ez ofizialak erabiltzen dituzte: Baracaldo, Santurce, Marquina... Euskarazkoen ere ezin asmatu: Gizpuzkoa, Donosti. http://www.facebook.com/planaqtiva/posts/108934839188227

Twitterren gauza ez da hobetzen, hemen ere profil berriak sortzen dituztenean euskara baztertzen dute. Etxebizitzaren Euskal Legea aurkezteko profilaren bioa hizkuntza bakarrean azaltzen da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu