Teknologia albisteak
1

Trapitxeatzeko haina ingeles hizkuntza gaitasunik ez omen dute eurodiputatu espainiarrek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-01 : 12:05

Duela zenbait aste hautsak harrotu zituen Zalba eurodiputatu nafarrari jarri zioten amuak. Sunday Times aldizkariko kazetari batzuk lobby batekoak izango balira bezala joan ziren berarengana, 100.000 euro eskaini eta, honek, eurek eskatu bezala jarri zion emendakina lege bati. Baina zergatik aukeratu zuten kazetariek Pablo Zalba? Badirudi ez zutela espainiar Estatuko beste eurodiputaturik aurkitu ingeles maila nahikoarekin. Zalba zen, dirudienez, bere lantokian zegoen eta trapitxeorako hizkuntza gaitasuna zuen europarlamentari espainiar bakarra.

El Mundo egunkarian ikusi genuen hori: The Sunday aldizkarikoek 14 eurodiputaturi jarri zieten amua, eta amua irentsi zuen espainiar bakarra izan omen zen Pablo Zalba... baina kazetariek ez zutelako aurkitu beste europarlamentaririk ingeles maila nahikoarekin, antza.

Según fuentes próximas al periódico, no tanto por la honradez de sus colegas sino porque los reporteros han sufrido para encontrar a un eurodiputado español con un inglés suficiente para trapichear.

Pablo Zalbaren ingeles maila The Sunday egunkariak zabaldutako bideoan ikusten da. Bideoan emendakin bat aurkezteko eskatzen diote, eta trukean dirua eskaintzen diote Zalbari.

Bideo horren ondorioz sortu zen zalaparta sarean, pasa den hile bukaeran. Iruzkin anonimo mordoa jaso zituen Zalbak bere blogean, horietako asko dimisioa eskatzuz. Pablo Zalbak bere defentsan esan zuen ez zituela 100.000 euro horiek kobratu, eta eskaintzari uko egin ziola. Emendakina jarri baldin bazuen, "ona dela sinistuta" aurkeztu zuela adierazi zuen Zalbak.

Erantzunak

l.k.
2011-05-02 : 23:09

Bai. Tristea da ingelesez ez dakiten espainiar eurodiputatuena. Eta ez da -gutxienez- hori bezain tristea gaztelaniaz dakien kazetaririk aurkitzeko gauza ez diren ingeles egunkariena?



Azken batean ematen du gure baztertxotik ateratzeko denok ezagutu behar dugula -ahalik eta ongien- Ingeles Deuna, eta ingelesek bitartean besteon hizkuntzez ez dute ezta "egun on" edo "eskerrik asko" bat ere esateko inolako premiarik sentitzen. Hori kultur kolonizazioa da.

Erantzun

Sartu