Sortu ez legeztatzea erabaki du Gorenak
Hedabideetan agertzen denez (eitb, Berria, El Mundo, Goiena...) legez kanpo uzteko arrazoia ez da Estatutuetan agertzen dena, baizik eta "Batasunaren jarraipena" izatea. Estatutuen aurkezpena baino 3 aste lehenago, Espainiako Gobernuko Barne Ministroak 2 aukera ikusten zituen Batasunaren legeztapena gauzatzeko:
O convencer a ETA para dejar las armas o abandonar ellos a ETA
Alegia:
- ETAk armak uztea.
- Legez kanpo geratutako ezker abertzaleak estrategia militarra albo batera uztea.
Sortuk indarkeria gaitzetsi du, baina Batasunaren jarraipena izate hutsa arrazoi da legez kanpo uzteko. Rubalcabaren ildo beretik hitz egin zuen Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Idoia Mendiak, urtarrilaren 16an Ser irratian:
O conseguir que ETA abandone la violencia, o desvincularse clara y activamente.
Baina Idoia Mendiaren elkarrizketa horretan beste apunte interesgarri bat ere uzten du: "Evidentemente las Leyes tienen una letra, pero también tienen un espíritu, y hay que cumplir con él". Alegia, idatzita egon gabe ere, legearen "izpiritua" bete behar dela.
Erabakia ez dute aho batez onartu, 61eko aretoko 3 magistratuk epaiaren aurkako boto partikularra eman baitute. Estreinakoz gertatu da hori, Batasuna legez utzi ondoren hainbat alderdiren aurka hartutako erabakiak aho batez hartu baititu Auzitegi Gorenak: AuB, Herritarren Zerrenda, Aukera Guztiak, ANV-EAE, ASB, EHAK-PCTV, Abertzale Sozialistak, Askatasuna eta D3M. Oraingo honetan 3 magistratuk aurkako boto partikularra eman dute.
Edonola ere, erabakiak aurrera egin du eta orain horren aurkako babes helegitea aurkeztu dezakete Sorturen sustatzaileek Konstituzio Auzitegian. 30 egun dituzte errekurtso hori aurkeztu ahal izateko, baina ondoren gehiago luzatuko da, auzitegi honetan prozesuek luze jotzen dute eta ez dirudi maiatzaren 22ko Udal eta Foru hauteskundeetarako erabakirik hartuko dutenik, izan ere zerrendak apirilaren 13a eta 18a bitartean aurkeztu behar dira.
Erantzunak kargatzen...