Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kaixo.com-ek euskal 60 herrietako Interneteko atariak sortu ditu

Aitor Lopez de Aberasturi
2011-03-24 11:03
Kaixo! eskaintzen dituen zerbitzu berrien artean Herri Atariak daude: Euskal Herriko 60
herri eta hiri garrantzitsuen atari lokalak sortu dira honako sarrera zuzenekin:
http://bilbo.kaixo.com
http://eibar.kaixo.com
http://amurrio.kaixo.com
Erabiltzaileek beraien herrietako enpresa eta saltokien aurkibidea, berriak, kale-izendegia, kultur edo kirol-agenda, eguraldia, bideoak, argazkiak edo orri zuriak ikusteko aukera izango dituzte.

Kaixok zure hizkuntza hitz egiten du

Kaixo! berriak bere erabiltzaileak eskatutako eskakizun bat betetzen du: euskara eta gaztelania hizkuntza desberdintzea. Orain Kaixo!k erabiltzaileen hizkuntza hitz egiten du: nabigatzailearen hizkuntza automatikoki antzematen du eta edukiak hizkuntza horretan publikatzen ditu, beste hizkuntzara aldatzeko aukera emanez.

Parte hartzeko aukera gehiago eta sare sozialetan integratuta

Kaixo!k erabiltzaileei beraien herria, enpresa edo elkartea eta bertan egiten diren ekintzak ezagutarazteko aukera ematen du. Horretarako argitaratze sistema baten bidez erabiltzaileak protagonistak izan daitezke eta beraien herria administratu dezakete. Facebook edo Twitter bezelako sare sozialekin integratuta dago.

Zerbitzu berriak

Urte hauetan arrakasta handia izan duten zerbitzuak eskaini ditugu: Orain dela 6 urte 22.000 ikasle izena eman duten euskaltegia sortu genuen, 2008ko Osakidetzaren EPEa non egunero 40.000 erabiltzailek hartu zuten parte edo Koldo Mitxelenaren euskal abizenen datu-basea euskal diasporaren artean arrakastatsua.

Zerbitzu berriak gehitu ditugu: bideoak, argazkiak, 110.000 enpresa eta saltokien aurkibidea, iragarki sailkatuak, kirol-agenda, kultur-agenda eta kale-izendegia besteak beste.

Herri atariak

Hauek dira orain arte sortu ditugun herri atariak:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu