Teknofiloen albistegia
5

Moodle 2.0 eta Interneteko baliabideei buruzko ikastaroak UEUn

Erabiltzailearen aurpegia
UEU
2011-03-01 : 16:03

UEUk "Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera" eta "Interneten baliabideak erabiltzen ikasi" ikastaroak antolatu ditu Eibarko Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintzaren barnean


Argazkiak.org | Moodle euskaraz, ezarpenak © cc-by-sa: sustatu

Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera

Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera

Lehenengo ikastaroaren kasuan, Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.Ikastaroaren helburu nagusia Moodle 2.0-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.

Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle 2.0-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.

Irakasleak Abel Camacho eta Pedro Lonbide izango dira. Informazio guztia eta matrikula HEMEN

Informazioa aurkitu eta kudeatu

Bigarren ikastaroaren helburuak guneroko lanean baliagarriak izango zaizkizun Interneteko tresnen ezagutza eta erabilera sustatu eta informazioa bilatu, iragazi, aztertu, bildu eta partekatzeko moduak geureganatzea izango da. Horretarako, hauek irakatsiko dira:

  • Informazioa bilatzeko baliabideak: bilaketa aurreratuak, rss-ak, eduki partekatuak, irudi-bilatzaileak, bideo-bilatzaileak,etab.
  • Baliabide aurreratuak: google insight, alertak, url-ak mozteko tresnak...
  • Informazioa kudeatzeko tresnak: informazio-orri pertsonalizatuak (igoogle, netvibes...), informazioa kudeatzeko bestelako tresnak (reader, laster-markak, google docs, ), nabigatzaileen hedapenak (edukiak jaisteko tresnak etab.), sare sozialak kudeatzeko tresnak...

Irakaslea Ibon Aranburu da eta informazio guztia eta matrikula HEMEN.

Erantzunak

Ion
2011-03-01 : 16:40

Euskal Herritik kanpo nago... on line bada, zergatik daude aurrez aurreko saioak?

Eneko
2011-03-01 : 17:51

UEUren web orrira sartu ondoren ezin dira ikastaroen xehetasunak ikusi. (edo nik behintzat ezin izan dut)

UEU
2011-03-02 : 09:07

Kaixo,
Ion, aurrez aurreko saioak UEUren Moodle plataforma ezagutu eta bertako baliabideak nola erabili azaltzeko dira. Frogatu izan dugu horrelako saioek laguntzen dutela ikastaroaren erritmoa eta ikaskideen arteko elkarlana bultzatzeko.


Eneko, saiatu lotura hauekin:


-Interneteko baliabideak erabiltzen ikasi: informazioa aurkitu eta kudeatu
-Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera


Ion
2011-03-02 : 16:40

lastima... on line hutsa balitz, gustura egingo nuke ikastaroa, nire inguruan ez dago halako eskaintzarik,

bide batez, euskalduna izateak zerbaitetarako balio duela erakutsiko nieke...

segi horrela!

UEU
2011-03-03 : 09:44

Kaixo Ion,

Nahi baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan eta zure kasua aztertuko dugu.



markeskoa@ueu.org



Ondo izan!

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu