Twitter tresna gero eta hedatuago dago, baina oraindik ere ez du euskarazko interfazerik. Tresna euskaratu nahi dute lagun askok, eta eskaera egiten ari dira sarean, Twitterrek aukera eman dezan erabiltzaileek tresna euskaratzeko.
Beste tresna askorekin egin izan den bezala, Facebookekin adibidez, hainbat erabiltzaile prest agertu dira Twitter euskaratzeko, eta horretarako izena eman dute duela zenbait egunetik hona. Horrekin batera, Twitter euskaratzeko eskaera hasi du Lander Arbelaitzek act.ly-n. Bertan sinatuta, hau tuiteatzen da automatikoki:
Twitter euskarara itzultzea nahi dugu. Sinatu eskaera http://act.ly/35s ondoren, mesedez RT #twittereuskaraz
Horri esker Twitterreko euskaldunek azken 24 orduotan gehien erabili duten hashtaga bilakatu da #twittereuskaraz, Umapen ikusten denez. Umapek, hain zuzen, eskaintzen du aukera euskarazko interfaze batekin tuiteatzeko.
Twitter euskaratzeko eskaera gustatu ez zaionik ere badago.
Roberto Moreno Torres da UPNko kontseilu politikoko kide, eta Juventudes Navarras alderdi horretako gazteriako batzorde exekutibokoa ere bai. Patxi Lopezen bidez jakin zuen eskaeraren berri, eta honela erantzun du:
Sí, no tiene Twitter nada más importante que hacer que ponerse a traducir esto al euskera... Anda que...
Gizon gazte kosmopolita da Moreno, ematen duenez. Twitterreko bere profilean badirudi New York hiriko Times Square kale-gurutzean dagoela.
http://twitter.com/#!/robermt/status/41131420487254016
Beste azalpen gehigarri bat ere eman du Morenok:
a ver, q no tengo nada en contra del idioma, pero creo q Twitter tendrá proyectos más amplios e internacionales que acometer que traducir su programa a idiomas locales.
Patxi Lopez lehendakariak ere bat egin zuen atzo arratsaldez Twitter euskaratzeko eskaera honekin.
Hori irakurrita, batek zera gogoratu zion:
Izan ere, iaz AEBetara egindako bidaia batean Twitterren egoitzan egon zen Lopez, baina han euskararen aipurik egin zuenik... Googlen hitz egin zuen euskararen inguruan, baina praktikan horrek zer eman duen, ez dago argi.
Creative Commons Aitortu © cc-by: Irekia / Eusko Jaurlaritza