Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ezagutza eza vs. errespetu eza

Euskaltzalea, Portugalete
2011-02-10 11:02

Azken egunotan Portugaleteko herritar ugarik jaso dugu ondoren aurkezten dugun bideo hau gure posta elektronikoan. Hainbat dira Facebook eta antzeko sareen bidez irakurritako erreakzioak... baina, batez ere, eta ezeren gainetik, niri LOTSA sortarazten dit bideo honek. Edo bideoak baino, bertan entzuten den elkarrizketak.

Onartu dezaket, nahiz eta zerbitzu publiko batean egonda ezin dudan ulertu, euskararik ez jakitea, ulertu dezaket, momentu zehatz batean, telefonoz deitzzen duen horri, arren, erderaz hitz egiteko eskatzea, eta ulertu ditzaket (nahiz konpartitu ez), hainbat eta hainbat gauza, baina ezin dut ulertu telefonoa hartzen duten emakume horien jarrera. Batak ez du ulertzen eta galdetu beharrean, saiatu beharrean, euskaraz dakien nonor inguruan duen begiratu beharrean, zuzenean nahi duen telefonora pasatzen du, beste bati pasatzen dio "marroia", eta bigarrenak, hezkuntza arloan lan egiten duen horrek, Portugaleteko hezkuntza zentru gehienak euskaldunak direla kontutan hartuta gainera, ez du ezta sikieran saiakera bat egiten, eta hori erabiltzen duen tonuan sartu gabe...

Euskara ez ezagutzeak ez du derrigor euskararekiko jarrera desatsegin hori euki behar izatea suposatzen.

Gutatuko litzaidake jakitea Portugaleteko udalak inolako arreta deitzerik edo egin dien sikieran bi funtzionari hauei.

Hemen bideoa Vimeon.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu