Loterian jokatzea da euskaldunen Gabonetako ohiturarik hedatuena
Duela 3 urte Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Euskal Kulturaren inguruan egindako ikerketa baten arabera, EAEko 18 urtetik gorako biztanleon ohiturarik hedatuena loterian jokatzea da, etxea apaintzearen edota Gabonak zoriontzearen aurretik.
Abenduaren 22an atera genuen Sustatun artikulu bat Loteria irabazteko aukera txikiaz baina hala ere ohitura hedatua da, euskaldunon Gabonetako ohitura hedatuena gainera (EAEko helduena, bederen).
EAEko herritar gehienek gabonetan loterian jokatzen dute (%78k), gabonetan etxea apaintzen dute (%70ek) eta gabonetako postal edo mezuak bidaltzen dituzte (%56k). Gutxiagok dute Erregeen kabalgatara, Olentzeroren kalejirara, abesbatzak entzutera, gabonetako mezatara edo Urtezahar edo Urteberri egunean mendira joateko ohitura. Herritar gehien-gehienek jaten dute turroia, polboroiak, mazapana edo angira kutxa gabonetan, eta errege-erroskoa eta arkumea jateko ohiturak ere oso zabalduta daude.
Datu horien errepresentazio grafikoa sartu dute aurtengo Gabonetan Gazteaukeraren webgunean

Argazkiak.org | Gabonetako ohiturak EAEn © cc-by-sa: sustatu
Datuok 2007an Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako ikerketa batetik hartutakoak dira: Euskal Kultura izeneko ikerketa da eta pdf-an deskargatu daiteke, bertatik hartu eta Scribdera igo dugu dokumentu osoa hona ekartzeko.
Erantzunak kargatzen...