Sustatu logoa Teknologia albisteak

8 urtetik beherakoentzako sarrera / Acceso a niños mayores de 8 años

Herenegun BECek dagoen umeentzako gabonetako parkera joan ginen, PINera. Bertan geziak jaurtitzeko txokora heldu ginen eta 7 urteko semeak jaurti nahi zuela esan zidan. Nik, kartela begiratu eta ezetz esan nion, 8 urte behar zirela. Egia esan ez nuen testua irakurri, zenbakiari baino ez nion erreparatu.

Baina gure umea euskaraz irakurtzera ohituta dago eta gainera bere begien parean zuen kartela: 8 urtetik beherakoentzako sarrera

-Bai ama, nik sartu ahal dot.

Kartela arretaz irakurri eta baietz esan nion, barrura! Zer egingo nuen, ba? Benetan gaztelaniazkoa ondo dagoena dela jakin arren semearen aurrean euskarazkoari balioa kendu? Ezta pentsatu ere! Gainera, birritan jaurti zuen!

Umeen Gabonetako Parkea urtarrilaren 9a arte dago irekita.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu