Veleia afera - Alberto Barandiaran
Gutxienez gure ILCLIko filosofia irakasle jantziek hitz gein beharko ligukete halako esaldi batenbalizko egia balioez edo. Zer ulertu behar du irakurleak?
Ba, hori, garbi dago, NORBAITEN USTEZ FROGATUTZAT EMAN DAITEKEELA EZ DELA DEMOSTRATU BENETAKOAK DIRENIK Iruña-Veleiako piezak.
Beraz, eta eztabaidaren kakoa denez jakitea Iruña-Veleiako piezak BENETAKOAK DIREN ALA EZ, zer aurreratu dugu?
Ba, oraindik ez dela frogatu delako piezak benetakoak edo faltsifikazioa diren. Nahiz agian A. Barandiaranek uste bide duen, jada frogatutzat eman daitekeela -hau da, dirudienez ez dago sikiera frogatua-, ez dela demostratu benetakoak direnik.
Zenbateraino esan nahi ote du horrek DEMOSTRATUA DAGOEN EDO EZ delako piezak BENETAKOAK EDO FALTSUAK DIREN? Ziur denean EZ DAGOELA BATERE DEMOSTRATUA delako piezak faltsuak direnik, nahiz hizkuntzalari eta filologo jantzi askori erabat harrigarri eta ezinezko iruditu delako piezetan ageri diren testuak.
Eta zergatik ez dago demostratua, alde batetik, delako piezak, eta beste aldetik, delako piezetan agero diren inskriptzioak, benetakoak diren edo faltsuak diren, ba ez direlako beharrezko DATAZIO FROGA SINESGARRIAK egin (dirudienez 15.000 inguruiko kostua izan lezaketenak).
Eta bitartean denok ariko gara espekulatzen, fundamentu gehiago edo gutxiagorekin.
Egin bitez, egin ditzagun DATAZIO FROGA OBJEKTIBOAK lehenik (aspaldian egin behar zirenak), eta gero gerokoak askoz argiagoak izango dira zentzu batean edo bestean.
Bitartean, Berria-koa bezalako esaldia, niri gutxieneko alderdikoia iruditzen zait eta nahasmendu eragilea, nola eta ez den ere tendentziosoa, maltzurra, bihurria, ...
Liburua ez dut oraindik bistaratu. Ez ahal dena ondorio horren tonuan emana izango.
Behingoz, DATAZIOAK JA!
Ondo izan
Bittor
Erantzunak kargatzen...