Athletic Club futbol taldeak datorren urterako aurkeztu duen elastikoaren diseinuan Euskal Herri osoaren mapa bat txiki ageri da ikurrinarekin, eta sekulako eskandalua omen da hori, elastikoa debekatzeko eskatu baitu UPNek, eta alderdi horren eskutik, PP eta Vox alderdiek ere bai. IFAB deritzon nazioarteko araudiko 4.5 araua hausten du elastikoak, UPNk dioenez, eta arau horrek dioenari erreparatu diogu artikulu honetan. Gauzak dauden bezala, elastikoa debekatzeko interpretazioa gailentzea oso posible da.
Ikusi irudian, elastiko jakin batean txiki txikia dela bandera. Zelaian ari direla edo telebistatik ohikoan ez da ikurrina txiki bat baizik ikusiko, ezer ikustekotan. Mapa Euskal Herri osokoa da, hori bai.
Lehen erreakzioa UPN Nafarroako alderdi eskuindar espainolistarena izan da: Sare sozialetan "ohartarazi" du auzitara joko duela Athleticek mapa eta ikurrina kentzen ez baditu. Zehazki UPNk gutun bat prestatu du eta bidali diote Nafarroako presidente Maria Txibiteri eta Espainiako RFEF futbol federazioko zuzendaritzari. UPNren kasuak aipatzen du RFEFen 2'025-2026 Lehen eta Bigarren mailako araudia, zeinak bat egiten duen IFAB deritzon nazioarteko araudiarekin, eta IFAB araudiko 4.5 puntua (hemen duzue gaztelaniaz zehatz) omen da Athleticen elastikoaren bekatua. Itzulita, honela dio artikuluak:
Ekipamenduak ezin du eduki izaera politiko, erlijioso edo pertsonalek esloganik, mezurik edo irudirik.
Arauak azalpen gehigarri bat dauka:
«Erlijiosoa» eta «pertsonala» kategoriak definitzea erraza bada ere, «politikoa ez da hain kategoria erraza; hala ere, ez dira onartuko honako eslogan, mezu eta irudi hauek:
Hemen Athletic Clubek nola aurkeztu duen elastiko berria. Gizonezkoen zein emakumezkoen lehen taldeko ekipamenduetan dago mapa eta ikurrina. Eta erosi nahi baduzue, hemen dendan. Mahuka motzeko gizonezkoen kamiseta, 130 euro. Inork dirutza gastatu eta erosi nahi badu, azkar ibili, Sustatuko editoretzaren pronostikoa da elastiko hau debekatu egingo dutela eta merkatutik desagarraziko duela Athletic Clubek.
Estekak:
Erantzun
Sartu