Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Selekzioak partida jokatuko du aurten

Sustatu
2010-11-24 13:11

Aurten, azken bi urteotan ez bezala, futboleko Euskal Selekzioak partida jokatuko du Gabonetan, Euskal Selekzioa izenarekin hain zuzen ere. Euskal Herriko Selekzioa izena defendatzen dute jokalariek, eta aldarrikapen eguna deitu dute partida jokatzen den egunerako.


Jatorrizkoa: 2008ko partida Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Beñat Irasuegi

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoa ordezkatzen dituen selekzioa da gure selekzioa. Ez gara Espainiako selekzio autonomiko bat.

Aldarrikapen horrekin zelairatuko dira jokalariak Nazio bat leloa duen pankartarekin eta Euskal Herriko maparekin. Aurreko bi urteotan partidarik jokatu gabe egon ondoren asmo txarreko interpretazioak uxatzeko erabaki dute partida jokatzea:

Jendarteak garbi izan dezan gure herriaren elastikoa defendatzeko prest gaudela.

Jokalarien esanetan, Federazioak ez du borondaterik Euskal Herriko futbol selekzioaren ofizialtasuna bultzatzeko, eta arrazoi ekonomikoak besterik ez ditu Selekzioaren partida jokatzeko.

Partidak etekin ekonomikoa ateratzeko helburu soilarekin antolatu nahi ditu Euskadiko Futbol Federazioak

Jokalarien testua Federazioari

Berrian eta EITBn ere eman dute albistea. Jokalariek Federazioari igorritako testu osoa argitaratu du Berriak pdf batean, eta hona ekarri dugu dokumentua:

Baldintzak

Hona ekarritako testuan honako baldintzak jarri dituzte jokalariek:

  1. 7 Euskal herrialdeak ordezkatzen duen selekzioaren aitortza.
  2. Jokalariek Nazio bat gara: ofizialtasuna! dion kartela aterako dute.
  3. Federazioa Nafarroara eta Iparraldera begira lan egiten hasteko eskaria.
  4. FIFAri partidaren data onartzeko eskaria egin, eta onartzen ez badu, Federazioak salatu dezala.
  5. *Nazioarteko txapelketa * martxan jartzea.

Euskal Selekzioa izenaren onarpena aurreko 5 puntuekin baldintzatu dute futbolariek.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu