Teknologia albisteak
1

Eusko Jaurlaritza, euskarazko entziklopedia eta eu.wikipedia

Erabiltzailearen aurpegia
Euskaltzale 2.0
2010-11-23 : 12:11

Geure politikariak ezagutza askea edo librearen inguruan nahiko galdurik dabiltzala blogari eta wikilari askok jakin badakigu, baina hain galdurik zebiltzanik ez nuen espero. Apurka apurka joango naiz, neure burua (eta izan dezakedan irakurleren bat) ez nahastea arren. (gaia zera da, Lourdes Auzmendi Hizkuntza Politikorako sailburuordeak euskarazko entziklopedia digital baterako iragarritako 200.000 euroena)

Ikasle euskaldunok eta orokorrean euskaldunok ez dugu informazio ugari izan euskaraz, behin eta berriro itzuli behar izaten genuen gaztelerazko entziklopedietatik. Internet jaio zenean Harluxet hiztegi entziklopedikoa zintzilikatu zuten eta handik gutxira (oker ez banago) eu.wikipedia jarri zen martxan. Aski jakina denez euskarazko wikipediak sari ezberdinak jaso ditu euskara sarean hedatzen laguntzeagatik. Era berean Zientziaren Asteko txapelketa eta Iñaki Ugarteburu sariak antolatu dira euskarazko edizioak sustatzeko.

Ekimen hauetan ezin du “Euskarazko Wikipediak” parte hartu, eragile “pasiboa” izan dela esan dezakegu; eu.wikipediak ez baitu elkarte edo fundazio egiturarik, bere editatzaileak ditu soilik (eta ez da gutxi, eh?). Hala ere administratzaileren bat (Unai Fdz. Betoño irakaslea) izan da epaimahai kideen artean eta horri esker azken ekimenak eraginkorragoak izan dira. Dena den, nire aburu xumean ez dute lortu euskarazko edizioen gorakada nabarmen bat eta wikilari berri gehienek azkar utzi dute editatzeari; ni lehena, karrera madarikatu honek denbora gehiegi kentzen didala ezin ukatu (bai, baita udara eta oporrak, ez galdetu).

Eta egoera edo kontestu honetan Lurdes Auzmendi sailburuordeak honakoa bota zuen (gazteleraz jarriko dut, iturria gazteleraz baitago):

El Departamento de Cultura del Gobierno Vasco destinará 200.000 euros y el año que viene sacará a concurso el proyecto de creación de una enciclopedia digital en euskera que contribuya a la “normalización” de su uso en la sociedad.

Así lo anunció ayer la viceconsejera de Política Lingüística, Lurdes Auzmendi, que reconoció que “todavía es temprano para saber cómo se ejecutará el proyecto”. En cualquier caso, avanzó que el Ejecutivo vasco es “dueño” de los derechos de la versión impresa de algunas enciclopedias, por lo que “quizás lo más fácil sea colgar” una de ellas en la Red, indicó.

“Tampoco descartamos la posibilidad de firmar un convenio con Wikipedia”, adelantó en referencia a la enciclopedia editada en todo el mundo por voluntarios, que contiene más de ocho millones de artículos en 253 idiomas y en la que hay más de un millón de usuarios registrados.

Lehen paragrafoak zerbait larritzen nau, 200.000 asko da, baina zertarako? entziklopedia bat hutsetik egiteko, dauden entziklopediak sarean zintzilikatzeko edo euskarazko wikipedia bultzatzeko? temu naiz lehen aukera ez ote den izango eta Jaurlaritzako enpresa lagun batentzan itxita dagoen dirulaguntza izango den. Oso temu naiz.

Badirudi edonola ere oraindik ez dagoela prest proiektua, baina posible litzatekeela Jaurlaritzak zenbait entziklopedia sarean zintzilikatzea. Baina, zein lizentziapean? ezinbestekoa da hori jakin ahal izatea gero informazio guzti hori eu.wikipediara pasa nahi badugu. Hortarako arazotxo bat dago, Eusko Jaurlaritzak hori nahiko al du? alegia, dagoen eu.wikipedia indartu nahi du eta beste zerbait sortu?

Eta azken esaldia mundiala da, dirudienez sailburuordeak ez baitaki euskarazko wikipedia Wikimedia Foundation delakoaren proiektu bat dela. Alegia, “wikipediarekin hitz egin” nahi badu, EEBBetan dagoen fundazio batekin egin beharko luke edo sortu berri den Wikimedia-España atalburuarekin. Ez dakit zer den okerragoa, Wikimedia-ESk ez baitu wikilaririk bere kideen artean eta nik dakidaneraino euskaraz zerbait dakien bakarra Txo da, es.wikipediako administratzailea. Egitura horrekin ezer gutxi egin dezakete euskarazko wikipedia bultzatzeko.

Hau da nire iritzi noizean behin editatzeko aukera duen wikilari xume bezalaxe, osatuagoak diren beste batzuk hemen irakur ditzakezue:

  1. Janfri hamahiru.org blogean
  2. Janfri, ES-WIKIMEDIAko mezu zerrendan
  3. Josu Azpillaga, CodeSintaxekoa
  4. Eztabaida Wikipediako Txokoan

Jatorrizkoa: cc-by-nc-sa, baimenarekin, Creative Commons Aitortu-Ez merkataritzarako-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 ©: Euskaltzale 2.0

Erantzunak

Alex
2010-11-23 : 22:30

200.000 euro? Bazkari batzuk eta euskal entziklopediari porlanezko monumentua.

Erantzun

Sartu