Sustatu logoa Teknologia albisteak

Twitterren etorkizuna ezbaian

GAZTEZULO aldizkaria
2010-11-08 09:11

El Pais egunkariak Nicholas Negroponte teknologia aditua elkarrizketatu du, eta besteak beste, Twitterrengan ez duela konfiantza gehiegirik erran du: "Ez dut uste Twitterrek luzaroan iraungo duenik; denbora asko galtzen da, nahiz eta interesgarria iruditzen zaidan mezu laburrak modu erraz eta zuzenean bidaltzea".

Facebookek, ordea, bide oparoagoa izango du, Negroponteren aburuz: "Askoz ere erabilgarriagoa da".

Bestalde, duela urte batzuk iragarritako paperezko komunikabideen gainbehera berretsi du orain: "Ziur gaude papera euskarri gisa desagertuko dela, banaketa eta ekoizpen arrazoiengatik eta kostuarengatik. Muina ez da zer pantailatan edo zer euskarritan jasotzen ditugun albisteak, baizik eta albiste horien sinesgarritasuna".

Elkarrizketa osoa irakurtzeko, hemen

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu