Sustatu logoa Teknologia albisteak

Erreklamazioa-horriak eskudagarri, hegazkintza arrunta sarbideas irakurriz gero

Sustatu
2010-10-21 12:10

Rober Gutierrez igaro zen Donostia-Hondarribiko aireportutik, eta Aena-ren kartel negargarri bat baino gehiago aurkitu zuen.

Goiko adibidean, Hegazkintza arrunta sarbideas adierazten zaigu, eta behean itsatsitakoan, Zure segurta zunagatik... lanean ageri zaizkizu Aenakoak.


Argazkiak.org | Hondarribiko aireportuan © cc-by-sa: sustatu

Honako beste kartel hauek, Donostiako Telepizza saltoki batean aurkitu zituen egileak. Batetik, 18 urte berakoei ez zaie alcoholezko edaririk salduko, baina horrekin konforme ez bazaude, nahi duenak eskudagarri ditu, erreklamazioa-horriak. Komak bere tokian jartzen ere ez dakite.


Argazkiak.org | Telepizza Donostian © cc-by-sa: sustatu

Lautik bi ondo samar, %50eko egokitasun maila ote? Ikusi irudia handiago hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu