Microsoft-en euskaraketen terminologia datu-basea sarean
Agian aspalditik daude datutegi hauek sarean, baina guk oraintxe deskubritu dugu. Microsoft-en itzulpengintza lanetako terminologia datu-baseak bilaketetara irekita daude sarean, baita euskarazkoak ere. Sartu MSren Hizkuntzen azpi-webgunera eta aukeratu informatikako termino jakin bat, euskaraz nola den jakiteko.
Hona emaitzaren URL adibide bat (agian Euskalbarren hurrengo eguneraketa sartzeko modukoa), LOGIN terminoa bilatuta ematen dizkigun emaitzak:
Kasu honetan, Login > Hasi saioa.
Guk dakigula, ez dabil beste norabidean, euskaratik ingelesera.
Emaitzetan, zein produktutan erabili izan den agertzen da. Geure aprobetan ez dugu ikusi azken euskaraketakoak hor daudenik, Microsoft Office 2010-ekoak baina bai lehenagoko produktuetakoak, hala nola Windows 7 edo Office 2007.
Erantzunak kargatzen...