Sustatu logoa Teknologia albisteak

Itzulpen informatikoetarako Pootle aplikazioa, berrikuntza interesgarriekin

Sustatu
2010-08-26 11:08

Pootle jaitsi egin daiteke eta zure zerbitzarietan instalatu, edo dagoeneko sarean dagoen bertsioan ikus dezakezu, non euskarazko proiektuak ere badauden.


Argazkiak.org | Pootle euskaraz © cc-by-sa: sustatu

Pootle bertsio berrian Julen Ruizek egin dituen ekarpenen artean daude web interfaze hobetu bat (hor goian duzue adibide bat pantaila-irudian), eta baita sareko itzultzaile automatikoekin lotura, Google Translate eta Apertium-ekin, hain zuzen.

Apertiumekiko konexioa zerbitzari mailan suspentsoan dago (hemen azaldutako abiadura kontuengatik), baina Google Translate-koa funtzionala da, hizkuntza hauekin. Euskara Beta mailan dago oraindik Google Translaten (kalitate mailak asko hobetu beharra dauka), eta hortaz euskarazko itzulpenetan ezin daiteke erabili, baina bai beste batzuetan.

Google Translateren integrazioa nola dabilen ikusteko kontua sortu pootle.locamotion.org-en eta aukeratu, konfigurazioan, hizkuntzen artean, ez bakarrik euskara, baizik eta Google Translatek onartzen duen beste hizkuntzaren bat. Galizierarekin egin dugu saioa guk.


Argazkiak.org | Pootle Google Translaterekin © cc-by-sa: sustatu

Termino zehatz baterako, aurretik norbaitek itzulia, Ficheiro ageri zitzaigun interfazean, baina Google Translateren G ikonoan klikaturik, Arquivo proposatu digu sistemak.


Argazkiak.org | Pootle Google Translaterekin © cc-by-sa: sustatu

Aproba besterik ez da izan. Ez dugu ficheiro ordezkatu arquivo-rekin. Irudiak ateratzeko bakarrik izan da, ez diegu galiziarrei lana hondatu nahi :-)

Zorionak, Julen, lan bikaina!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu