Teknologia albisteak
1

Euskara eslavikoaren aztarnak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-05-13 : 10:05

Euskara hizkuntza-indoeuroparrekin harremanik ez duela argi samar dago hizkuntzalarientzat, baina franko-tiratzaileak ez dira falta, eta Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina tematuta dago Armeniera eta euskara ahaide direla. Baina, armeniera barik... hizkuntza eslaviarrekin baleude loturak? Guk froga hau aurkitu dugu Lasarte-Oriako gasolindegi batean: Zrugagailuak!


Argazkiak.org | Zrugagailuak © cc-by-sa: sustatu

Itxura eslaviarreko euskararik ikusi izan dugu lehenago ere. Ottokarren Zetroa izeneko Tintinen komikian, Sildabiera ageri zaigu.

Sildabiako nekazari batzuek Tintin ikusi eta zera diote tira batean:

Itxuraia horregazk arlot zirudiezk, eztok? Goazik gendarmaskaiara...
Zatoz guregazk gendarmaskaiara.

Tintinen erantzuna orduan: "Zuekin gendarmerira joateko? Oso gustoraia!". Ordutik aurrera dena euskaraz agertzen da eta ez dute inongo komunikazio arazorik, ez dakigu bertakoek Tintini bere hizkuntzan egiten diotelako (jatorrian frantsesez) edo Tintinek jada bertako hizkuntza badakiela suposatzen delako.

Beste hitz batzuk ere ageri dira. Adibidez, nekazariak Milu ikusten duelarik zera dio, Zrälukz! Irudi luke zakur hitzarekin lotua dagoela, baina, hara, frantsesezko originalean hitz bera agertzen da.

Izatez, itxura eslaviarra duen arren sildaviera horrek, Herge-ren original frantsesezkoan ageri zenari begiratuta, batzuek ondorioztatu dute Hergek asmatu zuena germanikoa zela, beste ezer baino gehiago.

Bide batez, herrialdearen izena, Sildabia da euskaraz Ottokarren zetroan eta Tintin eta marrazoen aintziran, baina Tournesolen auzian eta Ilargian oinezen Syldavia agertzen zaigu.

Komiki hauei buruzkoak Igor Leturiak jakinarazi dizkigu. Eskerrik asko!

Erantzunak

e-gor
2010-05-13 : 23:43

Ez horregatik!

Erantzun

Sartu