Sustatu logoa Teknologia albisteak

Donostiako Udalarentzako mezua: Aaaaaaaaaaa!

Sustatu
2010-04-08 11:04

Batzuetan errore inozoenak hondatzen du mezu osoa. Kartel erdia euskal letra tipoarekin agertu arren, gauza bakarra okurritu dakioke euskaldunari hori ikusita: aaaa! AAAAAAAAAAA!


Argazkiak.org | Donostiako auto biltegi © cc-by-sa: sustatu

Donostiako Udalaren webgunera jo dugu, ea oharrik utzi daitekeen bertan errorea zuzentzeko eskatuz, eta, han beste sorpresa batekin egin dugu topo...

Artikulua jan edo ahazteko kontu hau, tamalez, askotan ikusten dugu euskarazko ohar publikoetan. Hona beste bat:


Ardi esne dago: © cc-by-sa: Goiena.net

Baina okindegikoak probisionala dirudien bitartean, luzaroan kalean dagoen kartela Donostiako zerbitzukoa. Donostiako Udalaren Udal Biltegi delako(a) zenez kontua, Udalaren Donostia.org webgune ofizialera jo dugu ea handik abisu eman ote daitekeen errorea zuzentzeko. Egia esanda, herritarren informaziorako zenbait zerbitzu iragartzen dira, baina mezuak uzteko postontzi argi bat ez dugu aurkitu.

Une batez, menuan herritarren karpeta aurkiturik, han klikatu dugu baina bertan aurkitu duguna beste gauza bat da: herritarren carpeta.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu