Teknologia albisteak
1

UniEncounter jardunaldiak Eibar eta Ermuan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-02-01 : 18:02

Informatika eta teknologia berrian inguruko UniEncounter jardunaldiak antolatu ditu Uni Eibar-Ermua institutuak. Gai batzuk ikuspegi tekniko batetik aztertzen dituzte, informatikari eta zaletuentzat, baina beste batzuk "modu erlaxatuagoan ikasteko helburuarekin". Android telefonoa, irakaskuntza, jokoak edo segurtasuna izango dira aztergai.

Iragan ostiralean egin zuten aurkezpena eta jarraian hitzaldia eskeini zuen Felix Morquecho argazkilariak. Programa osoa Uni Eibar-Ermua institutuaren webgunean jarri dute eta hona ere ekarri dugu:

Otsailak 2. Asteartea: Android

Tokia: IES UNIEIBAR-ERMUA BHI, Ermuko egoitzan.

  • 16:00–17:20. Android, Googleren sistema eragilea mugikorrentzako. Dani Reguera, Tagzania.

Android sistema eragilea azalduko dugu: bere egituraz eta ezaugarrietaz hitz egingo dugu, baita haren erabilgarritasunaz ere. Horrez gain, aplikazioen garapena aztertuko dugu gertutik, norberak Androidentzako aplikazioak garatu ditzakela ikusita. Bukatzeko, aplikazio interesgarri pare batzuk aztertuko ditugu.

  • 17:30-19:00. Androide bat nire poltsikoan. Androidentzako aplikazioen mundua. Gorka Julio, Elurnet.

iPhoneak mugikorren mundua kanpotik aldatzea lortu zuten, baina Android sistema eragileak mugikorren mundua barrutik aldatzen ari da. Android mugikorrentzako sistema eragile honek, ematen dituen aukerak asko dira. Gero eta gailu gehiagok erabili dezakete eta aplikazioak ere gero eta gehiago dira. Androideko ezaugarri orokorrak ezagutzeaz gain, aplikazio interesgarrienak ezagutzeko aukera izango dugu. Konektibitatea, errealitate hedatua, mapak, produktibitate tresnak... aztertu eta ematen dituzten aukerak ezagutuko ditugu.

  • 19:00–20:00 Mahai ingurua. Dani Reguera, Tagzania eta Gorka Julio, Elurnet.

Otsailak 3. Asteazkena: Irakaskuntza

Tokia: IES UNIEIBAR-ERMUA BHI, Ermuko egoitzan.

  • 16:00–17:15 Teknologia berriak irakaskuntzan: Euskara 2.0. Maite Goñi. Ordiziako Jakintza Ikastola, IKTeroak taldeko partaide eta euskaljakintza egitasmoaren arduraduna.

Azkenaldian, web 2.0 edo Internet berriaz nonahi entzun dezakegu. Asko hitz egin da, halaber, irakaskuntzak web 2.0 delako orri atera diezaiokeen onuraz. Jakintza Ikastolan, duela urte batzuk hasi ginen ohartzen onura hauez. Alde batetik, dohaineko eta erabilerrazak diren tresna mordo bat (blogak, wikiak, webquestak...) jartzen dira gure eskura; eta, bestetik, hori bezain garrantzitsua den filosofia berri bat (partekatzea, ezagutza denon artean eraikitzea, autonomiaz jokatzea, irakaslearen rola aldatzea...). Hausnarketa horren emaitza dira egun abian ditugun hainbat egitasmo, besteak beste, euskaljakintza: euskara 2.0.

  • 17:30–18:40 Marrazki bizidunak, paperetik pantailara. Mikel Louvelli, SOMUGA.

Teknologia berrien eragina marrazki bizidunen produkzioan nabarmena izan da. Teknika zaharrak berritu eta pantailara egokitu dira produkzioa ezarraztu eta merketzeko. Bestetik, teknika berriak ere sortu dira, 3D edo hiru dimentsioetako teknika lekuko.

  • 18:45–19:55 Scratch: programación para niños y niñas de 5 a 99 años. Pablo Garaizar Sagarminaga. ONTE (Oficina de Nuevas Tecnologías y Educación) Universidad de Deusto.

Otsailak 5. Ostirala: jokoen eguna

  • 16:00-20:00 Guitar Hero Txapelketa.
  • 16:00-20:00 Counter Strike Txapelketa. 5 jokalariko taldeak.

Sariak:

  • 300€ Counter Strikeeko talde irabazlearentzat.
  • 100€ Counter Strikeean bigarren gelditzen den taldearentzat.
  • 100€ Guitar Hero Txapeldunarentzat.
  • 50€ Guitar Heroko bigarrenarentzat.

Bukaeran banatuko diren sari-opariak ere izango dira: gure babesleek ematen dizkigutenak.

Otsailak 9. Asteartea: Informatika eta teknologia berriak. Zer espero dugu etorkizunean?

Tokia: Loviano jauregia, Ermua.

18:00–20:00 Ordenagailu eramangarriak hezkuntzan, Wifia eta fibra optikoa gure hirietan...

  • David Urzainki. Hezkuntza sailburuordea.
  • Carlos Totorika. Ermuko alkatea.
  • Miguel de los Toyos. Eibarko alkatea.
  • Benjamín Atutxa.

Otsailak 10. Asteazkena: Segurtasun informatikoa

Tokia: IES UNIEIBAR-ERMUA BHI, Ermuko egoitzan.

  • 16:00–17:15 Aplicaciones maliciosas actuales. José Alemán, S21Ssec.
  • 18:45–20:00 Hacking etikoa. F. Javier Diéguez Barriocanal, Indra.

Ikusi mapak:

Erantzunak

Mitxelena XVI.a
2010-02-02 : 16:56

Ermuko !!!! ez Ermuako* !!!!

Erantzun

Sartu