Debekatua taberna honetako entxufetik bateria elikatzea
2009-08-18 12:08
Kontatu behar dizuegun istorio hau... ez dugu guk asmatu, benetakoa da (Hemendik At, Buleko Gaztetxea). Abuztuak 16, arratsaldean Bilboko Plaza Berrian sartu eta kartelak nonnahi: Udalak jarritako WiFigunea dela.
Bi tonika eskatu ditut katxi edalontzi batean izotzez oparo... egarri nintzen. 4 euro.
Laster etorri da tabernako etxekoandrea esanaz portatilarekin leku gehitxo kentzen diodala barrari (!!).
"Beno -nik orduan- ba itxoin piskat, argindarrik gabe nengoen eta bateria kargatzen denean aterako naiz kanpora, terrazako mahaietara".
Handik bost minutura etxeko aitajauna etorri zait, bekaiztuta. "Aizu, hau ezin liteke gero..." Eta nik orduan katxia eskuan hartuta: "Ezin liteke, ezta lau euroko kontsumizioarekin ere?". "Ez ba, nik ez diot inori argindarrik ordaintzen, ta zuri ere ez". "A ez, orduan kalera bialtzen nauzu? Ba jakizu bateria-elikatze honek gastatzen dizun argindarra huskeria dela". "Zure etxean akaso..." bota dit sukaldean ezkutatuta.
Dagoeneko edana daukat tonika. Garratza zinez oraingoan.
Banoa, "hauxe modu ederra duzuena hemen bezeroak erakartzeko"... Eta hantxe bertan, arkupeko bordilloan eserita... "Inma, pinchos, raciones y bocaditos" izen luzeko taberna txikian jazotakoa salatzeari ekin diot sare sozialetan.
Nire jaietako look informala eta batez ere Euskadiko selekzioaren aldeko kamiseta izan ote da egoera surreal honen erruduna?
Kontsumitzaile gisa ba al dago hemen zer salaturik?
Ditxosozko entxufea (kentzen ez duen artean hor segiko du tentazioak) bezeroari ukatzeko lege guztiak bere alde al ditu taskero sinpatiko honek?
Jurisprudentziarik ba ote arlo korapilotsu honetan?
Zer pentsatuko dute Bilboko Turismo Bulegoak eta Udal WiFietakoek, jakiten dutenean Plaza Barrian.. pintxo, txikito eta serbilleta zikinen artean Numantzia teknofobo (eta auskalo beste zeren fobo) berri bat lehertu zaiela?
Eta azkenik, 4 euroak bueltan eskatu behar ote nizkion ostalari txirene honi?
Erantzunak kargatzen...