Hitlerren memea, euskal kontestuan (baina euskaraz ez oraingoz)
Interneteko meme ezagunenetako bat da. Der Untergang filmeko pasarte bat, non Hitler (Bruno Ganz aktorea) ingurukoekin haserretzen den alemanez: azpititulu barregarriak jartzea da koxka. Oraingoan, gaztelaniaz (ikuspuntu abertzalearekin edo), euskal gatazka garaipen batekin gainditzeko ezintasunak amorratzen du Hitler eta Euskaltuben azaldu da bideoa.
Der Untergang filma Alemaniako 2004ko film ezagun bat da, El Hundimiento edo La Chute izenburuekin banatu zen Euskal Herrian. 2008an filmeko pasarte bat, Steiner jeneralaren berri txarren inguruan hasten duen eztabaida bat, Interneteko meme bihurtu zen, ingelesezko azpititulu absurdoak jartzen hasi zitzaizkionean.
Ingelesetik beste hizkuntza batzuetara ere igaro da kontua, baina ez du inork, guk dakigula, euskarazko azpitituluekin ezer egin oraingoz.
Adibide ugari dabiltza hortik. Honako honetan, Michael Jackson hil dela jakitean, amorratu egiten da Hitler, ezingo duelako kantariak bere urtebetetzean parte hartu.
Beste honetan, berriz Hitlerrek deskubritu dut Interneteko meme bat bihurtu dela. Meta-meme bihurria, beraz.
Meme hauek biltzen dituen webgune bat ere badago, Hitlerme.me
Erantzunak kargatzen...