Teknologia albisteak
7

Mikel Astarloza gogoan

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Iturria
2009-08-03 : 10:08

Ostiral goizean Euskadi Irratiko Amarauna saioan elkarrizketatu zuen Arantxa Arzak Mikel Astarloza txirrindularia. Gogotsu zegoen sanpedrotarra hurrengo egunean Donostian jokatzekoa zen klasikoaren bezperan. Eta pozik Tourreko etapa irabazi ostean egindako harreragatik. Arratsaldean, berriz, dena aldatu zen: positibo eman omen zuen Astarlozaren gernu mostra batek, Tourreko atarian egindakoak. Benito Urraburu eta Xabier Usabiaga kazetariek zalantza asko dituzte gai honekin.

Ostiral goizean Arantxa Arzak Mikel Astarloza elkarrizketatu zuen Euskadi Irratiko “Amarauna” saioan. Patxada handiko hogei minutuko solasaldia izan zen. Irratsaioan parte hartzeko aukera izan nuen, gainera (eskerrik asko, Arantxa).

Aurtengo Tourreko hamaseigarren etapa irabazi ondoren, horrelako zenbat dei jasoko zituen pasaitarrak. Mordoa. Herrian omenaldia egin zioten, adibidez, eta Diario Vascoren webgunean ikusgai dago egun horretako argazki sorta. Dena zen irribarre, dena zen ospakizun. San Pedroko kolore morea nagusi.

Ostiral goizean gogotsu zegoen Mikel Astarloza hurrengo eguneko Donostia-Donostia klasikarako. Baina, arratsaldeko 17:30ak aldera e-mail bat sartu zen nire postontzian. Ander Izagirrek idatzitako Mikel txapeldun! apuntean pertsona batek utzitako komentario baten berri ematen zidan korreoaren ku-kuak. Eta hor irakurri nuen lehen aldiz positibo hitza.

Van Gaal gogoan, txirrindularitzan positibo hitza “sempre negatifo” da. Google-en begiratzen hasi nintzen eta berehala hiruzpalau albiste ageri ziren berri txar horrekin. Kaka zaharra! Ezin nuen sinetsi. Ekainaren 26an lehiaketaz kanpo, Espainiako txapelketaren atarian, eginiko analitikan eman omen zuen positibo.

Splitweet erabiliz, abiatu nuen astarloza markaren jarraipena twitter sarean eta izugarrizkoa izan da azken berrogeita zortzi orduetan zalaparta. Hizkuntz askotan aipatua izan da eta, gehienek, egurra emateko.

Piano-piano, gazteak. Doucement. Kontranalisia egiteko dago oraindik-eta. Gainera, Diario Vascon Benito Urraburu txirrindularitza adituak dioen bezala, arraroa da kontu hau. Nahiz eta, berak dioen bezala ere, kaltea egina dagoen jada. Urraburu baino urrutirago doa EITBko Xabier Usabiaga. Mikel Astarloza errugabea da.

Hau irakurtzerakoan zuetako askok pentsatuko duzue ilusio faltsua dela nirea. Tira, izan daiteke, baina larria iruditzen zait oraindik behin-betiko emaitzak ez daudenean nola jipoitzen ari diren txirrindularia. Pronto dago jendea sua piztu eta denen bistan erretzeko. Ondo. Segi Inkisizioaren bidetik.

Zuzenbide karrera egin nuenean, bagenuen irakasle bat, behin baino gehiagotan errepikatzen ziguna “ni garantista naiz” esaldia (hori bakarrik ulertzeko gai nintzen; profesore horren gainerako jarduna hutsala baitzen). Tokitan da garantismoa txirrindularitzan. Zantzu txikiena bada, sutara. Eta kitto. Jarrai dezala gurpil eroak. Guri bost. Nor izango da erreko den/dugun hurrena?

Oharra: Mikel, animo asko ataka hau gainditzeko. Segi fuerte. Eta tinko. Oraindik ez duk azken hitza esan-eta.

Erantzunak

iturri
2009-08-03 : 16:03

Bihar, eguerdiko 12:00etan, prentsaurrekoa emango omen du Mikel Astarlozak bere errugabetasuna azaltzeko. Hori kontatu du tropelak behintzat.


Twitter bidez egingo du jarraipena Tropelak


juan luis
2009-08-04 : 15:21

egia esan, ez dakit asko txirrindularitzaz; baina, badago dopatzen ez den txirrindulariren bat?



ez dut ulertzen nola kirol honek, orain dagoen moduan, hainbeste jarraitzaile daukan; uste dut iraultza sakon bat behar duela, orain dagoen bezala ezin du jarraitu kirol bezala.

errugabea
2009-08-04 : 20:47

BerriaTB-n zintzilikatutako bideoa:

txirrindaz
2009-08-04 : 21:09

Mikel Astarlozak gaur goizean Donostiako Amara Plaza Hotelean irakurritako komunikatu osoa:





"Lehenik eta behin, eskerrik asko hona etortzeagatik. Familia, lagun, eta komunikabideei. Idatzi bat irakurri nahi dizuet, baina ez ditut galderarik erantzungo ezta elkarrizketarik onartuko guzti hau argitu arte.



Gaur hemen elkartu zaituztet nire errugabetasuna adierazteko. Badakit nire hitza laborategi batek emandako emaitzaren aurka dihoala, baina nire burua defendatzeko aukera besterik ez dut eskatzen.



El pasado viernes, a las 10 de la mañana recibí una llamada de un inspector de la UCI diciéndome que había un problema con una muestra de mi orina. Pensé que era un broma hasta que me comunicó que había recibido un email. Como todos sabéis dicho comunicado decía que la muestra de orina del día 26 de junio realizada en mi domicilio a las 8.00 de la mañana, contenía Eritropoietina Recombinante. El primer sorprendido fui yo, ya que sé que yo no he hecho nada, Entonces ¿por qué?



A continuación me puse en contacto con Igor González de Galdeano y con Guillermo Cuesta, el médico del equipo, para intentar entender la situación. Ante la incredulidad del momento, decidimos quedar un poco más tarde.



Salí a entrenar pensando que se trataba de un error y con el objetivo puesto en la Clásica de San Sebastián. No fue fácil, en mi cabeza rondaba continuamente lo mismo y realmente creí que en cualquier momento me podía despertar de este mal sueño.

A la tarde llegó uno de los momentos más duros. Contar a la familia la noticia. Ellos los saben, soy inocente, pero hay que asumir el problema. El daño ya está hecho. Mi único consuelo ha sido el apoyo incondicional de los que me quieren.



Quiero insistir en mi inocencia. Esto no tiene ningún sentido y lo digo por las siguientes razones :



He cumplido con escrupulosidad la normativa de localización de la UCI, comunicando mi paradero a diario. Si hubiera tomado algo que pudiera dar positivo, podría haber dado una dirección errónea o no responder a la solicitud de pasar el control, cosa que no ha ocurrido porque tanto entonces como ahora estoy completamente seguro de mi inocencia. completamente.



Nunca he estado bajo sospecha ni por parte de la UCI ni por parte del equipo y mis parámetros biológicos han sido siempre correctos.



Si hasta la implantación del pasaporte biológico era un sin sentido recurrir a métodos ilegales para mejorar el rendimiento deportivo, ahora es una locura, un suicidio deportivo.



El ultimo punto y más importante: mi palabra.



Sé que es muy complicado que creáis en mi inocencia. Aún y todo lucharé por esclarecer todos los hechos, hasta el final. En este momento ésta mi única obsesión. Y por eso no me escondo y doy la cara.



El mismo viernes por la tarde solicité el contra análisis. A pesar de que el resultado, sea negativo o no, yo ya he perdido la fe en el sistema. En esta hoja enviada por el laboratorio de Madrid, tenemos indicios para dudar de la credibilidad del control que me han realizado. No se va a desvelar el contenido, hasta que llegue el momento idóneo. Soy inocente y se me acusa de un delito que no he cometido. Estamos hablando de un asunto muy grave. Y como ya he dicho antes, no voy a parar hasta conocer la verdad de lo sucedido. Desconozco de dónde proviene este supuesto resultado positivo, pero lo averiguaré. Yo sé que yo no he tomado nada prohibido y lo digo con rotundidad. No he tomado nada prohibido.



Guzti hau borobiltzeko, nire errugabetasuna adiezi nahi dizuet. UCI-k momentuoro jakin izan du non nengoen eta ezkutatzeko ezer izando banu, ez nieke nire benetazko helbiderik emango.



Urte osoan zehar egindako analisietan dena zuzena izan da. Inoiz ez da zalantzazko emaitzarik atera; ez UCIk eta ez taldeak egindako froga guztietan ere. Eta gainera, pasaporte biologikoa ezarri denetik, erokeri bat litzake legez kanpoko ezer hartzea.



Kontra analisia eskatu dut eta emaitza negatiboa izanda ere, sistema honekiko sinesgarritasun osoa galdu dut. Errugabea naiz eta leporatzen didatena oso larria da. Guztia argitu arte enaiz geldituko, munduak egia jakitea behar dut eta.



Para acabar os quiero repetir las primeras palabras que le dije a Igor cuando me pregunto:



*"-Mikel, tú has tomado algo?"*



*"-Igor, te juro que yo no he tomado nada!!!!"*



Y ahora añado, lo averiguaré cueste lo que cueste. ¡¡Lo juro!!"

zigor
2009-08-06 : 01:59

Ez dakit izenburuak berak ez ote duen kazetariak nahi zuena baino gehiago esaten: "Mikel Astaloza gogoan". Hildakoei ere halaxe jartzen zaie, "gogoan"...

Sustatu
2009-08-06 : 10:11

Zigorri (#5): artikulu hau ez du kazetari batek idatzi, artikulua norberak idatzi eta bidaltzeko aukera baliatu duen Sustatuzale batek baizik.


iturri
2009-08-09 : 11:02

Aupa Igor: Oraintxe ikusi dut zure aipamena.



Astarlozaz gogoratzeko ahalegina egin nahi nuen, bai. Ziur bainago zurrunbilo hau pasatzen denean (uste dut kontraanalisiaren emaitzak luzerako direla) ahaztu egingo zaigula txirrindularia etxean egongo dela zain.

Erantzun

Sartu