Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara eta teknologia berriak sustatzeko deialdi bat atera du Gipuzkoa 2.0 programaren barruan. Guztira 687.833,32 euroko gastua baimentzen da. Proiektu bakoitzarentzat laguntzetan gehienezko kopuruak daude (8.000, 15.000 edo 25.000 euro, atal edo lerroaren arabera). Proiektuak aurkezteko epea irailaren 4a ixten da.
Deialdia hemen dago osorik.
Hauxe da diru laguntza lerroen zerrenda.
Lerro hauetako 3.enean, lau azpi.atal daude eta aurkezten den proiektua horietakoren batean sartu beharko da
Proiektuaren edukiak eta zerbitzuen nahiz tresnen erabiltzaile-interfazea osorik euskaraz egon behar dira gutxienik. Software aplikazio edo produktuen kasuan, baimen libre baten bitartez ipini behar dira jendearen eskura.
Laugarren alorrean, 3. alorreko kontuekin zerikusia duten azpi-atalak daude, halaber, eta horietakoren batean sailkatu behar da aurkeztutako proiektua:
Bostgarren alorrekoan, "kultura erakunde edo elkarte irabazteko asmorik gabekoak" aurkez daitezke, azpi-atal hauetakoren batean aurkezturik proiektua:
Baietz erantzun dio hemen GipuzkoaKulturak Asierri, baina 3. alorrari dagokionez, irakurtzen dugunez, pertsona juridikoak aurkez daitezke, "egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute."
Eta guk uste dugu pertsona juridikoak direla enpresak, elkarteak, fundazioak...
Desberdintasuna gehiago dirudi software eta aplikazio informatikoen alorrera dedikatua dagoela 3. alorra, eta 4. eta 5.a webeko eduki proiektuetara gehiago zuzentzen direla.
Gaur zuzenketa txiki bat argitaratu da Gipuzkoako aldizkari ofizialean.
Ulergarriagoak egiteko, taulan ageri ziren tituluak aldatu egin dira.
Gaizki ulertu ez badut, 3., 4. eta 5. deialdiak oso antzekoak dira, baina kasu bakoitzean hartzaile ezberdina izanik: pertsonak, enpresak eta elkarteak, hurrenez hurren. Hala da?