Teknologia albisteak
1

Puellesen semea, Bilboko txupineraren kontra Tuentin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-08-14 : 09:08

Tuentin ekitaldien deialdientzako sortutako tresna, praktikan, aldarrikapenak egiteko erabiltzen da. Adibide batzuk: Egunkaria libre! edo ETAk hildako Eduardo Puellesen semeak sortutako ebentoa, Bilboko jaietako txupinera Sonia Polo izatearen aurka. Ebento hauen gonbidapenak dira Tuentin ematen den aktibitatearen zati handienetakoa.


Argazkiak.org | Ebentoa Tuentin: Bilboko txupinera © cc-by-sa: sustatu

Eduardo Puelles ETAren biktimaren seme nagusiak, Ruben Puellesek, ebento bat sortu du Bilboko jaietako txupinazoa Sonia Polok botatzearen kontra. PP eta PSE izendapen honen aurka agertu dira, Sonia Poloren neba presoa delako. Aurten Eguzkizaleak talde ekologistari tokatu zaio txupinera izendatzea, eta honek bere kide Sonia Polo aukeratu du. Erabakiaren kontrako ebentoan hau idatzi du Ruben Puellesek:

A falta de 4 dias para completar un mes desde el asesinato de mi padre EDUARDO ANTONIO PUELLES GARCIA INSPECTOR DEL CUERPO NACIONAL DE POLICIA, tengo que escuchar por la radio que este año la q va a lanzar el xupinazo y dar comienzo a las fiestas de bilbao es la hermana de un etarra..... Sinceramente no entiendo xq a estas familias de asesinos se les trata como ciudadanos especiales, ciudadanos de primera con este tipo de honores....esta e tipo de menciones, sus familias son tratadas como si fuesen familia de superhombres o algo asi, es indignante, la pena es q las bombas q ponen no exploten justo cuando pase gente x al lado con sus mismos ideales, mientras sigan sucediendo este tipo de cosas nada va a cambiar ,estos hijos de puta seguiran matando x matar y aciendo de euskadi UNA PUTA MIERDA DE COMUNIDAD AUTONOMA

Tuentiko ebentoak horrelako aldarrikapenak egiteko erabiltzen dituzte erabiltzaileek. Pasa den urtean, adibidez, Egunkariaren aldeko ebentoa sortu zuten itxieraren 5. urteurrena zela-eta. Ebento horrek 5.000 babes baino gehiago lortu zituen.


Argazkiak.org | Ebentoa Tuentin: Egunkaria © cc-by-sa: sustatu

Horrelako ebentoen bidez aldarrikatu zuten Tuentiren klausulak aldatzea, eta lortu zuten. Tuenti erabiltzaileek greba deitu zuten, horrelako ebentoen bitartez. Sustatuk apiriliean eman zuen notizia. Sare sozial honetan konpartitutako guztiaren jabetza bereganatzen zuen lehen Tuentik, eta orain erabiltzaileak jabetza mantentzen du.

Erantzunak

patxi lurra
2009-08-14 : 19:07

Puelles hil eben egunean, egia esan behar baldin badot, ez neban alkartasun larregirik sentidu, beste batzuetan sentidutakoa behintzat ez. Montau eben mitin politikoaren ondoren are gitxiago. Eta gaur hamentxe irakurritakoaren ostean, zer esangotsuet... Komentario gehiagorik ez dau behar.

Erantzun

Sartu