Sustatu logoa Teknologia albisteak

CS Tailerra: kronika bat

Sustatu
2009-07-14 08:07

Aurreko asteko ekitaldiak gustu ona utzi digu eta laburpen bat egitea pentsatu dugu Sustatun. Aurkezpenen aukeraketekin hizlariek ez zuten hutsik egin.


Argazkiak.org | Maite Goñi © cc-by-sa: sustatu

Hiru hitzaldi


Argazkiak.org | CS Tailerra © cc-by-sa: sustatu

Neo Telebista

Gorka Julioren hitzaldiaren laburpena egin du Iban Arantzabalek, interneteko telebistaren hainbat adibide errepasatuz:

  • Bideoblogak: udaberrigaldua da adibide bat, Josi Sierraren ekimen bat.
  • Vidcast-ak (bideoa*rss) Miro moduko tresnarekin sartu gaitezke bertara. Lostin.blip.tv da adibideetako bat.
  • Tubemogul . Estatistikak ematen dizkigu, bideoaren zenbat ikusle dauden. Jarraitu dezakegu eta neurtu.
  • Streamin-a livestream.com erabilita erakutsi digu. Kamara bat eta mikrofono sinple batekin, edo webcamarekin. Jendeak parte hartzeko aukera ematen du. Livestreamekoa gure webgunetan ere erabili daiteke kodigoa itsatsita, eta hori erabili zuen Sustatuk hitzaldia zuzenean emateko.
  • Bigarren fase bat litzateke zuzeneko streaming-a, baina edozein lekutatik, mugimenduan, kablerik gabe... qik moduko tresna batekin zuzenean emititu dezakegu gura duzuen lekutik. Eskuko telefono batekin nahikoa da. Hemen ere sortu daiteke kanala. Hiru segundutan aretoan gaudenon flipatu aurpegiak ikusteko aukera ere erakutsi zuen Teketenek; nahikoa, badabilela ikusteko. Gorkaren zuzeneko emanaldia istripuz bukatu zen, ordenagailuan ura erori zitzaionean. Zuzenekoaren arazoak.


Argazkiak.org | Gorka Julio "Teketen" © cc-by-sa: sustatu

Brainstorming: zer egin Sustaturekin?

Luistxoren hitzaldiaren ondoren brainstorming irekia izan zen. Nahasia, baina hala da izatez brainstorming bat.

  • Anonimotasunaren onurak eta kalteak, identitatearen beharra, erregistroaren aukera... eztabaidatsua izan daiteke.
  • Twitter eta Facebooken eragina. Bertan integratu behar da Sustatu. Maitek eta Teketenek pista batzuk eman zituzten.
  • Interneteko telebista edo bideogintzaren erronkak.

Brainstrominak lagunarteko solasaldian jarraitu zuen, kafearekin batera... Diplomazia kontuak eta abar, Patxitraperoren eskutik Sustatu eguneko superkronikan. Leire Narbaizak ere idatzi ditu parrafo batzuk

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu