Zergatik ez daude euskaraz Geronimo Stiltonen liburuak?
Geronimo Stilton saguaren liburuek arrakasta handia daukate 10 urte inguruko umeen artean. Baina ez daude euskaraz. Zergatik ote? Haurrentzako liburuen gaineko mezu-truke luze batean argitu du gaia Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak.
Hala jakinarazi du Mendigurenek:
Elkar argitaletxea saiatu zen, orain urte batzuk, Stilton euskaraz ateratzek eskubideak erosten, baina oso baldintza zail eta estuak ipintzen zizkioten; berriki ahalegin berri bat egin du, eta gaztelaniazko argitaletxeak erantzun dio beraiek probatu nahi dutela euskaraz ateratzea; ez dakit azkenean egingo duten baina.
Wikipedian esaten du Editorial Destino dela gaztelaniazko argitaratzailea, baina erosketarako liburu zerrenda honetan Planeta ageri da ordea. Azken lotura horretan ikusiko duzue liburuak badaudela katalanez, Estrella Polar argitaldariak kaleratuta.
Produktu italiarra dira jatorrian Geronimo Stiltonen liburuak. Idazlearen izena (Elisabetta Dami) ez da agertzen liburuetan, saguak berak, Geronimok, lehen pertsonan idatzi izan balitu bezala merkaturatzen dira.
Erantzunak kargatzen...