Entzierroan ere euskaraz
E-posta bidez zabaltzen ari den eskaera bat: entzierroen aurretik San Fermini egiten zaion kantua euskaraz ere izan dadila. Fotokopiatu eta prestatu biharko! Ez bakarrik Riau-riaua, santuari kantua ere euskaraz.
Honela diote mezua bidaltzen dutenek:
Iruñeako talde bat, enzierrozaleak eta Santo Domingo aldapan korrika egiten dugunok, enzierroa baino lehen Santuari kantatzen diogun abestia euskaraz ere kantatzeko egitasmoarekin, biltzen hasi ginen.
Enzierroko abesti hau, La Unica peñaren ereserkiaren zati bat da eta orain dela urte batzuk euskaratu zuten. 2007ko martxoan Iruñeko peña guztiek CD bat grabatu zuten beraien ereserkiekin eta gehienetan euskera sartu zen, La Unica, hauen artean
Horregatik, enzierrora eramatea ordua dela, uste dugu eta urte honetatik aurrera, halaxe saiatuko gara egiten.
Horrela, hiru aldiz abesten den kanta, bost, hiru eta minutu bat falta zirenean, lehenengo gaztelainaz eta bigarrena euskaraz egingo da, biak gaztelainaz egin beharrean orain arte egiten zen moduan.
Gurekin abestera gonbidatzen zaituztegu, eta batez ere, zabaldu mezua!!
Honela dio euskarazko bertsioak:
Entzun arren San Fermin
Zu zaitugu patroi,
Zuzendu gure oinak
entzierro hontan otoi
Txuleta inprimatu
Inprimatu eta sakelean eramateko txuleta ere hor duzue:

Argazkiak.org | San Fermini kantatzeko txuleta © cc-by-sa: sustatu
Erantzunak kargatzen...