Ben Schneider enpresa kudeaketan adituak erresilientziari buruz hitz egin du Bilbon. Zer arraio da erresilientzia enpresetan? Bada, fisika mundutik dator terminoa, psikologian sarri erabiltzen da eta erakunde edo enpresa antolaketa munduan, egokitze gaitasunari aplikatzen zaio. Ezinbestekoa aldaketa eta krisialdi garaietan .
Argazkiak.org | Erresilientzia enpresetan Ben Schneider Bilbon © cc-by-sa: sustatu
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan atzo eskaini zuen hitzaldian Ben Schneider-ek adierazi zuenaren arabera, "erresilientziak" enpresa eta erakundeak gaitu egiten ditu aldaketari egokitzeko, ustekabeko egoerak azkar gainditzeko, eta, geroago, aldaketaz gozatzeko eta hor beste batzuek ikusi ezin dituzten aukerak topatzeko.
McKinsey aholkularitza etxeak mundu mailako enpresen artean inkesta egin ondoren, enpresek zailtasunak dituztela eta:
Horregatik, hain aldakorra den inguruan beharrezkoa da erresilientzia. Eta lau erronka nagusiri egin behar dio aurre erresilientziara iritsi nahi duen erakunde batek: ezagutzaren erronka, erronka estrategikoa, erronka politikoa eta erronka ideologikoa.
Erresilientzia duen enpresak arina izan behar du, eta aldaketari egokitu behar zaio. Eta horretarako, Outsourcing-aren apologia egin du Schneiderrek.
Bestalde, "The Economist" aldizkaritik hartuta, ideia berritzaileen jatorriaren datuak eman ditu, eta harrigarria badirudi ere:
Helburua ingurunearekiko erresistentzia izatea da eta, aldi berean, aldaketarako malgutasuna izatea. Eguneko krisialdi garaian ezinbestekoa.
Ordu beteko hitzaldian, ondo azaldu zuen kontzeptua eta mundu aldakor honetan sentsuzkoa dirudi, baina ez hain erraza teoria hori tamaina bateko enpresa eta erakundeen eguneroko jarduera eramatea. Saiatu beharra dago, baina ez zituen pista edo adibide larregirik eman Schneiderrek.
Hitzaldi amaieran dokumentazioa eskatu zion entzule batek hizlariari eta handik gutxira hauxe utzi dute eskuragarri. (adi, ppt-a da, 521 KB)
Holako mailegu berriei oraindik ere 'e' protetikoa jartzen zaiela ikusteak begiak ERretzen dizkit.