Sustatu logoa Teknologia albisteak

Punpalaplan argitalpenari Migel Altzo Saria

Urtxintxa Eskola
2009-06-30 09:06

Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen ditu Migel Altzo sariak. 2008an zehar argitaratuak izan diren ikus-entzunezko ikasmaterial onenaren saria jaso du PUNPALAPLAN DVD-ak audio onenaren atalean.

Punpalaplan DVD-CDa "Euskal Jolasen Bilduma" izenburupeko hirugarren alea da. Argitalpen hauen bidez, Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak haur jolasetan ekarpen bat egin nahi izan du betidanik, alegia, euskarazko jolasak ezagutzera ematea. Ezagutzera eman eta hedatu, bai jolasetan erabiltzen diren leloak, esamoldeak zein abestiak ere.

Argitalpen hau txikienengan pentsatzen egin zen, horregatik, jolasak 0-5 urte arteko haurrei zuzenduak daude, nahiz eta jolas eta abesti ugari helduagoentzat ere baliagarriak izan.

Punpalaplan-ek hiru produktu mota biltzen ditu:

  • DVD-a: 30 jolas, telebistan edo ordenagailuan ikustekoak, jolas motaren arabera bilaketa egin ahal izateko menuarekin.
  • 3. Liburuxka: Gurasoei zuzendutako artikulu bat (Jolasa, hizkuntza jarreretan eta jokabideetan eragiteko bide eraginkorra) eta jolas eta abestien inguruko informazioa.
  • CD-a: 30 abesti

Eta azken honek jaso du sari berezi hau, bertako abestien kalitatea eta ekarpena sarituz. Urtxintxa Eskolak eskerrak eman nahi dizkie PUNPALAPLAN argitalpenean parte hartu duten guztiei, aipamen berezia eginaz DVDaren musika atalean Antxon Sarasuak eginiko ekarpenari. Mila esker guztiei eta zorionak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu