ADIFek euskara gutxiesten du ala itzultzaile automatikoen eta ganorabakoen kalteak
Anton
2009-06-18 : 10:06
Ez da lehena eta ezta azkena izango. Hona hemen baten batzuk gaztelaniarekin batera hizkuntza ofizialak direnei dioten begirunea erakusten duen beste adibide bat. ADIF, trenbide azpiegituren ardura duen enpresari dagokio eta okerrak handiak izanda, gurean, katalanarekin ez bezala, ez dute gutxienez hizkuntzaren batasuna ukatzen.
Nire postara iritsi zaidan PPT baten bitartez jabetu naiz ADIF, trenbide azpiegituretaz ardura duen Estatu enpresaren web-orriak euskararekiko eta euskara hitz egiten dugun herritarrekiko erakusten duen mezprezua. Ez da lehen aldia eta, zoritxarrez, ez da azkena izango.
Hona hemen adibideak:
ESTACIONES VERDES euskaraz Urtaro berdeak omen dira.
DECLARACION SOBRE LA RED Sarean gaientikAdierazpena (sic)
DESCUBRA LA ALTA VELOCIDAD Abiadura altuda desestaltzen du
LA LINEA DE ALTA VELOCIDAD Zer abidura altua da?
MAS QUE ESTACIONES Aparka zaitezela gehiago
NUESTRAS ESTACIONES ABREN CAMINOS A LAS PERSONA, AL ARTE, A LA CULTURA, A LA NATURALEZA esaldia honakoa omen da euskaraz: Gure urtaroek badira, ebakitzen dute pertsonei, arteari, kulturari eta naturari.
HORARIOS DE SALIDAS Y LLEGADAS Irteeren eta iritsita ordutegiak.
HORARIOS DE CIRCULACIONES FERROVIARIAS, EXCEPTO FRECUENCIAS DE CERCANIAS A SU PASO POR LAS PRINCIPALES ESTACIONES Trenbideko zirkulazioen, maiztasuna izan ezik Cercacniasen, haren pasuari urtaro nagusi. Ordutegiak.
Bikain beraz.
Erantzunak
zubieta
2009-06-18 : 11:25
Ez harritu (guri eman ziguten botika orain haiei aplikatuz): espainiarrak alferrak dira, lana ez dakite ondo bukatzen, inprobisazioaren eskuetan uzten dute dena eta, klaro, kobarde eta gezurtiak direnez, orain horren erruak beste zerbaiti leporatuko dizkiote. Ez da harritzekoa Espainia Europako estatu txiroena, arrazistena, inkultuena, drogazaleena... izatea. Goazemazue bertatik lehenbailehen!