Sustatu logoa Teknologia albisteak

Politika 2.0 gaztelania hutsez izatearen ardura

Luistxo Fernandez
2009-06-12 10:06

Politika 2.0 talde honek antolatu dituen azkenetakoak:

Ez dut uste talde horretako inork euskara baztertzeko borondate zehatzik duenik, baina diglosia perfektu batetik antolatutako ekimena denez, euskarak zirrikiturik ere ez du izan, nire aburuz, praktikan, talde horren ekimenetan eta are gehiago, ezta gogoetetan ere, esango nuke.

Baina beti kexa eta kexa ari garenez... lagun batek Facebook-eko eztabaida batean idatzitakoa ekartzeko modukoa ere iruditzen zait:

Nik ere ez dut batere argi ikusten, besteak beste apartheid politikoa be argi eta garbi landu dutelako horkoek. Eta besteak mutu dirautelako. Baina lanean ari dira, gero eta gehiago sarea eta politika lotzeko asmoz.

Gaztelaniaz ari direla? Hori da beraien hautua, eta horrek politikoki ere markatzen ditu.

Baina nire gogoeta bestea da, zertan ari gara gu, euskaldunok? -euskara sareko lan tresnatzat dugunok-

Interneten ez dago euskara ofiziala egingo duen araurik -zorionez- eta euskaradunon ekimenez aterako dira gauzak aurrera.

Kexatzeak gutxirako balio dezake, alternatibarik eskaini ostean. Ulertzen da ezta?

Ulertzen da... baina ofizialtasunaren esparrua gaztelaniak osoki okupatzen duenean, zer egin?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu