Sustatu logoa Teknologia albisteak

Twitter: gizonezkoek gizonezkoen atzetik eta gutxik twitteatzen

Sustatu
2009-06-21 12:06

Harvard Business School famatuan genero ikerketa egin da modazko Twitterren inguruan. Maiatzean 300.000 erabiltzaileen portaera aztertu dute eta pare bat ondorio nagusi atera dituzte: gizonezkoek gehienbat gizonezkoen atzetik dabiltzala eta gutxik, %10, twitteatzen dutela. Emakumezkoak (%55) gizonezkoak (%45) baino gehiago dira Twitterren.

Emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago dira Twitterren, emakumezkoak %55 dira eta aldiz, gizonezkoak %45, baina beste sare sozialetan ez bezala, Twitter sarean probabilitate bikoitza du gizonezko batek beste gizonezko bat jarraitzeko, emakume baten atzetik joatekoa baino.

Neurri batean "spammer" kontu gehienak emakume perfila izatearekin lotzen dute gertaera hau.

Ikerketaren beste ondorio bat: erabiltzaile arruntak ia ez du mezurik bidaltzen edo "twitteatzen". Twitterren izena emanda duten guztien mezu kopuruen bataz bestekoa bat baino ez da, eta erabiltzaileen erdiak 74 egun ematen dituzte zerbait eguneratu aurretik.

Posta-zerrendetan gertatzen den bezala gehienak lurkerrak dira: erabiltzaileen %10ak mezuen edo "tweet"-en %90 bidaltzen du.

Bill Heil eta Mikolaj Piskorski-k egindako ikerketari buruzko informazio gehiago Harvard-eko blogean .

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu