Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nagore de los Rios, Eusko Jaurlaritzako komunikazio digitalerako zuzendaria

Luistxo Fernandez
2009-06-04 11:06

Nagore de los Riosek egin zuen hitzaldia ez zen oso sakona izan, politikariek herriari entzun behar diotela, Internet bidez partehartzea areagotu behar dela... Baina interesgarria iruditu zitzaidan, pertsonaia berri bat irtetea publikora, Jaurlaritza berriaren ordezkari gisa. Hona, bere izendapenaz duela aste batzuk argitaratutako berria.

Nagore de los Rios izan zen Gobiernodecambioeneuskadi.org webgunearen arduraduna. Gogoratuko duzue, Patxi Lopezek kargua hartu zuenean egindako hankasartzea, webgune bat bat-batean sortu eta aurkeztu, 24 orduen buruan ixteko.


Argazkiak.org | Gobiernodecambioeneuskadi.org © cc-by-sa: sustatu

Suposatzen De los Rios-en ardura kasu honetan webgunearen kontzepzioa izan zela, eta ez hura sareratzeko erabaki politiko arriskatua... Goian itsatsi dut bideo bat, hemendik hartua, webgune harena kontatzen du De los Riosek.

Nere ustez, alde horretatik, konfiantza eman behar zaio eta ikusi ea zer ematen duen bere jardunak etorkizunean. Webgune hark ideia onak zituen:

  • partehartzerako tresnak
  • eduki libreak
  • dokumentazioa partekatzeko gogoa
  • eleaniztasunerako gogo bat (nahiz eta honetan akatsak zeuden, eta bat handia, nire iritziz, ingelesezko bertsio batean dirua gastatzen ibiltzea).

Hala ere, beste hainbatetan bezala, online komunikazioan herritarrekin harremana areagotzea helburu duen pertsona bat dugu hor, nonbait euskaraz ez duena egiten. Publikoki ez sarean ez herenegungo ekitaldian ez diogu entzun bederen euskararik Nagore de los Riosi. Honako hau zuzendu behar banu, asko poztuko nintzateke.

Baina edozein modutan, honetan ere, aurrekariak diren bezalakoak dira: Eusko Jaurlaritzako "herritarren partehartzerako zuzendaritzaren" buru Kontxi Bilbao EBkoa zen gobernu aldaketa gertatu arte. Iruditzen zait Atutxa kasuan jasandako kondenagatik konpentsazioa gehiago izan zela meritua, euskaraz jardun nahi dugun herritarron partehartzea bideratzeko pertsona elebakar batek izan dezakeen gaitasuna baino gehiago.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu