Teknologia albisteak
1

Bizkaiko Euskararen Foru Araurako proposamena

Erabiltzailearen aurpegia
Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko Taldea
2009-05-27 : 17:05

Atzo, Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko taldeak Euskararen Foru Araurako proposamena aurkeztu zuen.

Gaur egun Euskal Herrian euskara egoera minorizatu batean dago eta Bizkaiko herrialdean ere egoera berdinean aurkitzen da. Horren adibidea euskaldunon hizkuntz eskubideak egunero urratzen direla. Horren islada Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2008.urteko txostenean ateratako datuak, 1172 kexa jaso zituen. Eremu edo administrazio publikoekin lotura duten kexak nagusitu dira. Bideratutako kexen % 61 instituzio publikoen ingurukoak izan dira; % 39, aldiz, enpresa pribatuek eta zerbitzu-emaileek eragindako kexen urraketen ingurukoak.

Zoritxarrez, hizkuntz eskubideen urraketa gehiago eman dira eta egunero ematen dira.

Datu hauek ikusita eta administrazioko eremu ezberdinak ikusita (osakidetza, instituzio ezberdinak, polizia, justizia,……..), baieztatu dezakegu euskaldunon hizkuntz eskubideak urratu egiten direla Euskal Herri osoan eta ondorioz Bizkaian ere. Hizkuntz eskubide hauen urraketa ekiditeko bidea ofizilatasuna da,euskara Euskal Herri osoan ofiziala izatea. Euskal Herriko zenbait lurraldetan legez ez da ofiziala, baina beste lurralde batzuetan teorian ofiziala izan arren, egunero ikus dezakegu ez direla euskaldunon hizkuntz eskubideak errespetatzen ere.

Ildo honetan, kokatu nahi dugu egun ematen ari den eztabaida faltsua, sinestarazi nahi digute gaztelera egoera minorizatuan aurkitzen dela. Baina, osakidetzan, justizian, lanbide heziketetan, enpresa publikoetako jarduerari begiratu ezkero, argi geratzen da zein hizkuntza aurkitzen den egoera minorizatuan.

Bizkaian, aurretik esan bezala egoera ez da isolatua; egoera hau errepikatu egiten da eremu ezberdinetan. Eta horren adibide argia Bizkaiko administrazioan, Hizkuntz eskubidden behatokiak 2008.urtean egindako txostenaren arabera 12 kexa jaso zituen, batez ere BEC, Kulturan eta Ogasunean eta zoritxarrez horiek ez dira bakarrak. Bizkaiko Batzar Nagusietan adibidez, sarreran daudenn polizi gehienak ez dira gai euskaraz hitz egiteko eta bertako batzarkide gehienek, euskaldunak direnek ere, euskara agurrerako soilik erabiltzen dute. Gainera, bertatik Bizkaiko Foru Aldundira egiten diren informazio eskariak sarritan gazteleraz bakarrik bidaltzen dizkigute.

Egoera hau izanik, uste dugu egoera minorizatu batetik euskara lehentasunezko egoera batetara igaro behar dela. Horretarako, euskararen garapen osoa lortzeko hizkuntza poltika berria, nazionala eta burujabearen bidean aurrerapauso sendoak emateko beharra dago.

Horren bidean Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko taldeak, Euskara Foru Araua egin dugu. Euskara Foru araua, euskalgintzako 30 eragilerekin alderatu dugu eta eta euren ekarpenak ere jaso ditugu.

Euskara Foru araua zertarako eta zein helburu egozten dizkiogu:

  • Euskararen erabilera babestea eta bermatzea, erabateko berreskurapena eta normalizazio osoa lortu arte, bai kalean zein botere exekutibo eta legegilean, administrazio publikoan, justizian, hezkuntzan, jendarteko komunikabideetan, kultur industrietan, sozio-ekonomian eta beste zeinahi alorretan.
  • Bizkaian oinarrizko arau bat egotea euskarari dagokionez eremu publikoa arautuko duena.
  • Eragingarritasuna ematea euskararen erabilpen ofizialari. Hau da, euskara benetako hizkuntza ofiziala bilakatzea.
  • Bizkaiko udalerri guztiek beren euskararen normalkuntza osoa lor dezaten laguntza eraginkorra ematea.

Euskara Foru Araua ATAL EZBERDINETAN banatu dugu:

  • Normalizaziorako epeak ezartzea herri edo eskualdearen tipologiaren arabera
  • Euskarak sail proioa izatearen beharra (gaur egun, Kulturarekin batera sail bakarrean dago). Hala ere, zeharlerrokotasuna sail guztietan bermatuz.
  • Administrazioa euskalduntzea. Atal honetan, euskara lehentasunezko egoera izango du. Azpimarratzekoa, administrazioan aritzeko, edozein langile, zeinahi kontratu mota duelarik, euskara ulertzeko maila izan beharko du aho nahiz idatziz eta era berean BFAko sailetako diputatu eta zuzendari guztiak euskara idatziz eta ahoz jakiteko gai izan beharko dute.
  • Jarduera sozio-ekonomikoa euskalduntzea. Atal honetan, diru laguntzak jasotzen dituzten edota kontzertatuak diren enpresa guztiak, megafonia bidez esandako oharrak eta errotulazioan agertzen diren mezuak euskaraz ere izan beharko dira. Jendaurrean ari diren langileak ere euskaraz idatziz eta ahoz aritzeko maila izan beharko dute.
  • Kultur produkzioan euskara lehenestea. Adibidez, zinema euskalduntzeko pantaila kuotak jartzea; softwarea euskaratzea, e.a.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak diskriminazio positiboa bultzatuko du. Azpimarragarria adibidez, salbuespen nahiz hobari fiskalak ezarriko ditu, euskararen sustapenarekin eta normalizazioarekin harremana duten jarduerentzat.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak euskalgintzako herri eragileekin harremanak izango ditu. Horrela, BFA euskalgintzako eragileak kontutan izango ditu bere jarduerako eremu guztietan.
  • Xedapen gehaigarriei dagokienez, azpiamarratzekoa iruditzen zaigu aurrekontuen % 2 esleitzea Foru Arau Salo honen betetze lanak egikaritzeko.

Gure ustez, ezinbestekoa da horrelako Foru araua garatzea euskarak egun bizi duen egoera minorizatua gainditu ahal izateko. Argi dago, gai honetan aurrerapauso sendo eta eraginkorrrak emateko borondate politikoa behar dela.

Bizkaiko Batzar Nagusietan emango den eztabaidan, ikusi ahal izango dugu alderdi bakoitzak duen borondatea euskararen berreskuapenean aurrerapausoak emateko. Ezker Abertzaleak ekimen honen bitartez berriro ere, ofizilatasunaren bidean urratsak emateko konpromisoa berresten du.

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko taldea

Erantzunak

Ibaizabal.tb
2009-05-27 : 19:00

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren 2008. urteko txostenetik ateratako datuen arabera, euskararen aurkako eskubide urraketa oso nabarmena da, horren adibide argia urte horretan jasotako 1172 kexak.


Eremu edo administrazio publikoekin lotura duten kexak nagusitu dira. Bideratutako kexen %61 institutzio publikoen ingurukoak dira, %39 aldiz, enpresa pribatuek eta zerbitzu-emaileek eragindako kexen ingurukoak dira.


Hona Ibaizabal Telebistak albiste honekin egindako bideoa:



Erantzun

Sartu