Teknologia albisteak
2

AP-1 autobideak ibilbide berriak sortuko ote ditu?

Erabiltzailearen aurpegia
EZDAKITNORK
2009-05-25 : 09:05

Asteburuan zabaldu dute AP-1 autobidearen azken zatia. Baina kilometro, denbora eta peaje berriei begiratuz ez dirudi panorama asko aldatuko denik. N-1-aren alternatiba ote den zalantza.

Aldaketa gehien Debagoienean

Aldaketa gehien Debagoienean

Aldaketa nabariena Debagoienean sentituko dute zalantzarik gabe. Bailara eta Araba lotzeko ibilbidea asko hobetu da Arlabango zatia zabaldu zenetik.

Poltsikoan ere nabarituko dute egunero bidea egin behar dutenek, Arrasate-Gasteiz tarteak 4 Euroko kostua izango bait du.

Debabarrenetik ere hobekuntza handia da, 30 minututan egin ahal izango bait da Gasteiz-Eibar ibilbidea (45 minutu Eibar eta Gasteizko hiriguneetan sartu behar baldin badugu). 20 minutu inguruko hobekuntza da hori.

Ibilbide berriak

Gipuzkoatik orokorrean A-8-aren alboko herrietan nabarituko da aldaketa, orain arte N-1 erabiltzen zuten askok A-8 eta AP-1 erabiliko bait dute Gasteizera joan edo Gasteiztik etortzeko.

Google Maps erabiliz zenbait kalkulu azkar egin ditugu.

  • Andoain edo Andoain baino ekialderagotik bazatoz N-1en ibilbidean, AP-1 ibilbidea azkarrago.
  • Kostaldeko herriak, Azkoitia-Azpeitia (Elgoibarren A-8a hartuz), Donostia (N-1-etik baino 20 minutu azkarragoa)... Hauetatik ere azkarragoa suertatzen omen da AP-1.
  • N-1 ibilbidea: Billabonatik hegoalderako herrientzat motzago izaten jarraituko du.
  • Zumarraga berez AP-1-etik gomendatzen du GoogleMapsek, baina ziurrenez Deskarga ez dute Googlen ongi ezagutzen.
  • Bizkaia aldetik: Ermukoek bakarrik izango dute aldaketa. Durangaldetik motzago eta turistikoagoa da Urkiola zeharkatzea. Zornotzatik hasita, A-68 gomendatzen du Google Maps-ek.

Bidesariak

Hala ere, gauza bat da denbora eta beste bat ordaindu beharko diren bidesariak, eta seguruenez askok nahiago izango dute denbora eta arrisku gehiago jasan, eta merkeago ibili.

Izan ere ia 10 Euro kostatuko da Gasteiz-Donostia ibilbidea AP-1 autobidea erabiltzen bada. Eibartik-Gasteizera 6 Euro kostatuko da bidesaria.

Goiena.net-ek argitaratu ditu bidesarien taulak.

Logikarik ote du aukera bat hain garestia izateak eta besteak doakoa? Zergatik mantentzen (eta sakontzen) dira eskualdeen arteko desberdintasun hauek? N-1-aren ardatzean bizi direnak beti izan dute errepide horren inguruko kexa trafiko eta segurtasun aldetik, baina ez dirudi autobide berriak arazo hau asko konponduko duenik. Aldiz, Gipuzkoako mendebaldekoek autobide guztiak ordaintzen jarraitu beharko dute.

Erantzunak

Joseba Barandiaran
2009-05-25 : 23:22

gipuzkoako iparralde eta mendebaldeak pairatzen duen egoera erlatiboa eta men nola egiten dion horri, harrigarria da. errepideak egin eta mantentzea ez da debalde, berdin N-1 edo AP-1 izan. hortaz, biak hala biak kobratu beharko lirateke, nire ustez, ekitateagatik eta trafikoa bera ere, alternatiba ezberdinen artean egoki banatu dadin.

suitzak autopistak kobratzeko duen eredua (kopuru finko batek urte osorako erabilera eskubidea ematen duela) egokia izan liteke, beti ere, pasoan dabiltzanei ere kobratuta, noski.

Felipe
2009-05-26 : 19:50

Gaur egun indarrean dagoen sistema oso injustoa iruditzen zait. Urteetan A8 erabiltzeko beste aukerarik ez dutenei ikarragarrizko kostua ekarri die. Zarauztik Donostiara joateko adibidez. Baina Tolosatik Donostiara joateko, jangoikuak makiltxo batekin ikutuak Tolosarrak, doan egingo dut bidalia betidanik eta betirako.



Diputatu Nagusi jauna: zergatik? Nork erabaki du herri baten bizi garenak zigortzea? Noiz bukatuko da zoritxarrezko sistema hau?



Ez dakit Suitzako sistema erabili beharko genukeen, edo besterik gabe autoei edo errekaiari (erabilera zigortuz) zerga jakin bat aplikatuz. Modu horretan, zenbat eta gehiago erabili autoa (eta errepideak noski) gehiago ordainduko litzateke, berdin Tolosan edo Zarautzen.

Erantzun

Sartu